Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Agirre, Julen
dc.contributor.authorBasauri Alberdi, Jon
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2023-04-17T16:41:57Z
dc.date.available2023-04-17T16:41:57Z
dc.date.issued2023-04-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60748
dc.description40 p. -- Bibliogr.: p. 38-40
dc.description.abstractGradu Amaierako lan hau toponimiazko lana da, eta Soraluzeko leku-izenak ditu aztergai. Aurrez bildu dudan datu-base zabal bat oinarri hartuta, nire asmoa izan da toponimo batzuk hautatzea eta aztertzea, esanguratsu iruditu zaizkidanak, eta horien analisi xehea egitea. Azterketa horrek aukera eman digu toponimiak eskaintzen dituen hainbat alderditan sakontzeko: etimologian, dokumentazioan, lexikologia dialektalean, etab. Lan hau bost ataletan dago banatua. Lehenengo atalean (§1) sarrera bat egin dugu, gaiaren nondik norakoak zehazteko. Lana egiteko erabili dugun datu-basea noiz eta nola egina dagoen azaldu dugu, zertarako erabili den eta etorkizunean zertarako erabili nahiko genukeen. Gure lanaren oinarrian dauden toponimoen hautaketa egiteko zein erizpide erabili dugun zehaztu dugu eta hautatu toponimoen zein alderdi hartu dugun kontuan analisia egiterako orduan. Jarraian (§2), corpusa eta iturriak aurkeztu ditut: zein artxibotan begiratu dudan, landa eremuko lekukoei egindako elkarrizketak nolakoak izan diren, zein zailtasun izan dugun eginbide hortan etabar. Kontuan har bedi hainbat toponimoren lekukotasunak galduak daudela, urtean-urtean gehiago galtzen direla eta izen asko artxiboetatik baizik ezin izan ditudala jaso. Ondokoa da lan honen muina biltzen duen atala (§3): bertan, toponimo hautatu batzuk eman ditugu, guztiak eredu jakin baten arabera antolatuak (toponimoaren ohiko forma, iturriak, lekukoengandik jasotako forma eta analisia). Toponimook biltzeko eta lan horien gaineko azterketa aurkezteko, eredu gisa Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bildumako zenbait lan hartu dugu eredu gisa. Toponimoen hautaketa ezinbestean subjektiboa izan da, baina, hala ere, irizpide nagusi jakin baten arabera jokatu dut: leku-izenaren analisiak zerbait esanguratsua behar du izan dela alderdi dokumentaletik dela etimologiko zein lexikologikotik. Lanaren aurreko bertsio batean 100 toponimoren analisia landu genuen, baina, aintzat hartuta gehiegizko neurria hartzen zutela, 75 toponimoren azterketara murriztu behar izan dugu hautaketa hau. Azkenik, ondorioen atalean (§4), toponimoen analisitik lortu ditugun aurrerapenak laburbildu ditut: zenbait kasutan, gaur egun erabat ilunak diren toponimoen osaera argitu dugu; beste toponimo batzuek, berriz, balio izan digute zenbait aldaera dialektalen gorabeherak aztertzeko, etab.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleSoraluzeko leku-izen hautatuakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-06T07:15:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister122934-300443-09
dc.identifier.gaurassign131001-300443


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record