Goierri Valley-ren azterketa eta Garabi enpresaren urteko kontu indibidualen auditoretza-simulazioa
Date
2023-04-18Author
Ibañez Erausquin, Irune
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan hau Goierri Valley-ren parte den Garabi Industrial Technologies enpresaren kontuen auditoretza-simulazioa du helburutzat, exekuzioan zentratuz. Horretarako, Sabi datu basearen bitartez eskuratutako datu modifikatuak erabili dira.
Enpresaren auditoretza-simulazioa egiteko beharrezkoa den ezagutza eskuratzeko, alde batetik, Goierri Valley elkartearen bidez bailarako enpresen baloreak eta baldintzak aztertu dira. Bestetik, sektorearen eta enpresaren analisiari esker exekuziorako beharrezkoak diren arlo garrantzitsuenak identifikatu dira.
Lanean zehar auditorearen ikuspuntutik, enpresa baten kontuen auditoretza egiteko beharrezkoa den ebidentzia eta nabaritasun nahikoa landu da, azkenik, ikuskatutako enpresaren urteko kontuen irudi fidelari buruzko iritzi bat emanez.
Laburbilduz, enpresa batean urteko kontuak ekitaldian zehar modu egokian formulatzea zein garrantzitsua den egiaztatu da.