Heltze-zabaleraren eragina press bankako errendimenduan: Powerlifting-a
View/ Open
Date
2023-04-21Author
Etxepare Amundarain, Naroa
Metadata
Show full item recordAbstract
Indar entrenamendua gaur egun asko gomendatzen den jarduera fisiko mota bat da, dituen onurak ugariak baitira. Indar entrenamenduan asko erabiltzen den GGA-eko ariketa bat press banka dugu. Press banka hain ezaguna den indar ariketa izanik eta powerlifting-a gaur egun bizi izaten ari den hazte prozesuarekin, mugimendu honetan heltze-zabalerak errendimenduan duen eragina aztertzea da ikerketa honen helburua. Horretarako, 3 datu base ezberdinetan bilaketa estrategiko bat egin da, hitz gako eta eragile logiko berdinak erabiliz. Hasiera batean hiru datu baseetako artikuluak batuz 340 artikulu atera dira. Guztiak aztertu ondoren eta izenburu eta abstract bidezko bazterketa egin ostean, inklusio irizpide batzuk ezarri dira. Honako hauek izan dira inklusio irizpideak: a) artikuluak 2015 urtetik aurrera argitaratuak izatea (2015 barne) eta b) press bankako errendimendua aztertzea (ez bakarrik EMG). Bi inklusio irizpide hauek ezarrita 7 artikulu geratu dira, errebisio sistematikoa egiteko erabili direnak hain zuzen ere. Errebisioaren bidez heltze-zabalera ezberdinak konparatu dira hauen arteko ezberdintasunak aztertuz. Konparaketa honetan aldagai ezberdinak hartu dira kontuan, zehazki ikerketa gehienetan aztertzen diren aldagai mekanikoak: SR, barraren abiadura, karga (kg), lana (J), indarra (N), potentzia (W) eta altxaldiaren distantzia zein iraupena. Neurketa horiek heltze-zabalera estuan, ertainean eta zabalean egin dira oro har nahiz eta ikerketa guztietan hirurak ez agertu. Errebisio sistematikoan egindako alderaketan heltze-zabalera ezberdinak konparatzen dira. Ikerketa hauetan lortutako emaitzetan ikusi da aldagai batzuetan errendimendu altuena lortzen dela HZEPB-rekin baina jakinda errebisio honetan Powerlifting kiroleko errendimendua dela oinarria, honetarako garrantzitsuena den aldagaiari (karga) eman zaio garrantzia gehien. Ondorio gisa, esan dezakegu powerlifting-eko errendimendu altuena lortzeko egokiena den heltze-zabalera zabala dela, 81cm-ko marketatik gertu. Hala ere, ezin dugu ahaztu atleta bakoitzaren ezaugarri fisiko zein antropometrikoek duten garrantzia, hauek ere heltze-zabalera baldintzatuko baitute.