Ospitaleetako pazienteen arretaren kalitatea, erizainen lan-txandaren ordutegiaren arabera
View/ Open
Date
2023-06-22Author
Lopetegui Puertas, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Sarrera: pazienteen osasun-arretaren jarraipena ziurtatzeko, erizaintzako langileak
etengabe bizi dira 7 eta 12 ordu bitarteko txandakako lan-baldintzekin. Autore gehienek
adierazten dute txandakako lanak maila desberdinetan eragiten duela langileen osasun
fisiko eta psikikoan, gertatzen den erritmo biologikoen desorekak, eragina izanik bai
profesionalaren bai pazientearen segurtasunean. Kalitatezko arreta ematea erronka
garrantzitsua da oraindik ere eta arretaren kalitate desegokiak saihets daitekeen
hilkortasunean, giza sufrimenduan eta galera ekonomiko garrantzitsuetan eragiten du.
Helburua: lan honen helburu orokorra da ospitaleetako pazienteen arretaren kalitatea
aztertzea erizainen lan-txanden ordutegien arabera.
Metodologia: helburuen garapenerako errebisio bibliografikoa erabili da eta PIO egitura
jarraitu da datu-base desberdinetan (Pubmed, BVS, Web of Science, Scopus eta Dialnet).
Aukeratutako artikuluak, 2015-2022 urte tartekoak izan dira. Literaturaren berrikusketa
bibliografiko honen emaitzak osatzeko 17 artikulu erabili dira.
Emaitzak: medikazio-akatsak egiteko aukerak handiagoak dira gaueko txandan lan
egiten duten erizainen artean. Erorikoa gertaera kaltegarri bihurtzeko arriskua areagotu
egiten da gaueko lan-txandan eta erorikoak beranduago hautematearekin erlazionatzen da ere. Lanordu luzeak eta txanda hedatuak eskuen higienearen kalitatean eragiten dute eta aldi berean, egin gabeko erizaintza zainketen areagotzearekin lotzen dira. Pazientearen aldetik hautematen den gogobetetzea gaixoa artatzen den txandaren araberakoa da.
Ondorioak: erizainen lan-txanden ordutegiak ospitaleetako pazienteen arretaren
kalitatea baldintzatzen duen faktorea da. Gaiaren inguruan dagoen ebidentzia zabaldu
beharko litzateke, erizaintzako lan-txanda kontuan hartu gabe ospitaleetako pazienteen
arretaren kalitate egokia bermatzeko.
Hitz gakoak: lan-txanda, arretaren kalitatea, pazienteen segurtasuna