Show simple item record

dc.contributor.advisorPereda Goikoetxea, Beatriz
dc.contributor.authorGarmendia Bengoechea, Laiene
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:32:33Z
dc.date.available2023-06-22T16:32:33Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61566
dc.description.abstractZilbor-hesteko odolaren (ZHO) lehen transplantea 1988an egin zen Parisen; hau arrakastatsua izan zen eta geroztik, transplante ugari gauzatu dira. Gaur egun, mundu osoko bankuetan 800.000 ZHO unitate baino gehiago daude eskuragarri. ZHO gaixotasun ezberdinen tratamendurako erabiltzen da eta etorkizunean honen erabilera zabaltzea aurreikusten da. Helburuak. Lanaren helburu nagusia ZHOaren donazio prozesua ezagutzea da. Metodologia. Pazientea/arazoa, interbentzioa eta emaitza (PIO) egitura jarraituz, gaiaren inguruko literaturaren errebisio narratiboa burutu da. Horretarako, datu base ezberdinetako bilaketa bibliografikoaz gain, web-orrialde, liburu eta protokolo batzuetara jo da. Ondoren, Haynesen piramidearekin ebidentzia maila ziurtatu da. Emaitzak. ZHO eman aurretik, pazientea ondo informatu behar da eta irizpide batzuk bete behar dira. Gainera, baimen informatua eta estrakzio orria bete beharko dira. ZHO ateratzeari dagokionez, teknika ezberdinak ikusi dira eta hori egiten duen profesionalak gaitua egon beharko du. ZHOz gain, zilbor-heste zati bat eta amaren odol analitikak atera eta ondo kodifikatuta bankura bidali behar dira. ZHOren donazio prozesu eraginkorrerako ezinbestekoa izango da trazabilitatea eta kontserbazioa ondo gauzatzea. ZHO jasotzeko banku pribatu, publiko zein mistoak daude, hauen arteko desberdintasun handienak kostua eta ZHOren eskuragarritasuna direlarik. Eztabaida. ZHO ematerakoan zilbor-hestearen klanpatze goiztiarrak zeresan ugari eman du. Banku pribatu eta publikoen arteko iritzi ezberdintasuna ere eztabaidagai dira gaur egun, banku pribatuek ZHOaren eta umearen % 100eko bateragarritasuna bultzatzen baitute, Organización Nacional de Tranasplantesek (ONT), Elkarte Zientifiko ezberdinek eta Europako Kontseiluak donazio publikoa defendatzen duten bitartean. ZHO ematearen alderdi etikoak ere eztabaida iturri izan dira. Ondorioak. Gizartearen desinformazioa sumatu da; guraso izango direnena zein osasun profesionalena. Osasun profesionalak prozesuaren alor ezberdinetan konpetenteak izan behar dira eta prozesuaren optimizaziorako, gizartea hezi eta ikertzen jarraitu behar da. Hitz gakoak: Zilbor-hesteko odola, donazioa, prozesua.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectzilbor-hesteko odolaes_ES
dc.subjectprozesua
dc.subjectdonazioa
dc.titleZilbor-hesteko odolaren donazio prozesuaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:30:07Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeERIZAINTZAKO GRADUAes_ES
dc.contributor.degreeGRADO EN ENFERMERIA
dc.identifier.gaurregister129535-960267-08
dc.identifier.gaurassign146857-960267


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record