Itemaren erregistro erraza erakusten du
Insomnioaren tratamendu ez-farmakologikoa
dc.contributor.advisor | López de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda | |
dc.contributor.author | Manzanos Quintana, Maider | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ | |
dc.contributor.other | GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA | |
dc.date.accessioned | 2023-07-11T11:07:53Z | |
dc.date.available | 2023-07-11T11:07:53Z | |
dc.date.issued | 2023-07-11 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/61954 | |
dc.description | 62 p. -- Bibliogr.: p. 26-28 | |
dc.description.abstract | Insomnioa kalitatezko loa izateko, honen iraupen aproposa izateko, loa hasteko edo loa mantentzeko zailtasun iraunkorrari deritzo. Gizabanakoaren funtzionamenduaren narriadura esanguratsua eragiten du hainbat arlotan, esaterako, maila sozialean, akademikoan, hezkuntzan, lanean edo jokabidean. Insomnioa loaren nahasmendu ohikoena da biztanleria orokorrean, eta psikiatriako kontsultetan arreta medikoa eskatzeko arrazoi ohikoenetako bat. Gainera, Covid egoeraren ondorioz kasuek gora egin dute. Loaren higienearen (LH) helburuak lo-ohitura hobeak bultzatzea eta bizimoduarekin zein ingurunearekin zerikusia duten eta loaren kalterako izan daitezkeen faktoreen kontzientzia, ezagutza eta kontrola areagotzea dira. Beste alde batetik terapia kognitibo-konduktualak (TKK), insomnioarekin lotutako faktore psikologiko eta kognitiboak eta ustez insomnioa betikotzea eragiten duten portaera-faktoreak tratatzen ditu. Lan honen helburua insomnioaren maneiurako eta honek eragiten dituen ondorioetarako loaren higienearen eta terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatzea da. Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko azken hamar urteetan ingelesez edo gaztelaniaz argitaratutako ausazko saiakera klinikoak erabili dira. Kontsultatutako datu baseak Medline, Cinahl, Cuiden, Lilacs, PsycInfo eta Cochrane izan dira. Gainera, ebidentzian oinarritutako erakundeetan bilaketa egin da, RNAO eta NICEn zehazki. Amaitzeko, eskuzko bilaketaren bidez Vigilia-sueño eta Behaviour Research and Therapy aldizkariak aztertu dira. Horrela, 15 ausazko saiakuntza kliniko lortu dira. Insomnioaren larritasunean terapia kognitibo konduktualaren efektu handiak eta loaren higienearen efektu txikiak frogatu dira. Gaueko eta eguneko sintomatologian, orokorrean terapia kognitiboaren efektua loaren higienearena baino eraginkorragoa izan da. Lo egindako denbora totala, absentismoa eta harremanen gogobetetzea izan dira terapiek efekturik lortu ez dituzten aldagaiak. Hipnotikoen erabileran bi terapiek hobekuntzak lortu dituzte. Eragin orokorretan terapia kognitibo konduktualak emaitza hobeak eman ditu loaren higieneak baino. Ondorioz, terapia kognitibo konduktuala ohiko arretan integratzeak eta osasun-profesionalak arlo honetan hezitzeak insomnioa pairatzen duten pazienteei emandako arreta aberastuko luke. Aukera hau lo egiteko tratamendu farmakologikoaren ordezko baliagarria dela eta epe luzera mantentzen diren onura ugari dituela frogatu da. Gainera, ez denez inolako albo efekturik erregistratu, pazienteen ongizatea babesteko tratamendu egokia da. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | sleep Initiation and maintenance disorders | es_ES |
dc.subject | insomnia | es_ES |
dc.subject | psychosocial intervention | es_ES |
dc.subject | cognitive behavioral therapy | es_ES |
dc.subject | sleep hygiene | es_ES |
dc.subject | cognitive therapy | es_ES |
dc.subject | management | es_ES |
dc.subject | nursing interventions | es_ES |
dc.subject | tratamientos no farmacológicos | es_ES |
dc.subject | insomnio | es_ES |
dc.subject | tratamientos | es_ES |
dc.subject | terapias | es_ES |
dc.subject | sleep wake disorders | es_ES |
dc.title | Insomnioaren tratamendu ez-farmakologikoa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2023-05-10T07:23:53Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2023, la autora | |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | es_ES |
dc.contributor.degree | Erizaintzako Gradua | |
dc.identifier.gaurregister | 129940-962967-08 | |
dc.identifier.gaurassign | 150590-962967 |