Zoru pelbikoaren muskuluen entrenamenduaren eragina prostatektomiaren ondoriozko gernu-inkontinentzia duten gizon helduetan
View/ Open
Date
2023-07-11Author
Goitia Marquínez, Araitz
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko teorikoa eta justifikazioa: Prostatektomia erradikala (RP), prostatako minbizi lokalizatuaren funtsezko tratamendua bada ere, honek gernu inkontinentzia (GI) bezalako konplikazioak ekar ditzake. Gernu inkontinentzia, nahigabeko edozein gernu isuriaren kexa, ebakuntza ondoren pazienteen %20-ak inguru pairatzen dute, hauek haien bizi kalitatean gora beherak jasan ditzakete, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaren pertzepzioa murriztuz eta beste ondorio batzuen artean, sufrimendua eta estigmatizazioa pairatuz. Hori dela eta, tratamendu kontserbatzailea den zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua (ZPME), muskulu hauen uzkurduraren bitartez hauek indartzea, populazio honek burutzea planteatzen da.
Helburua: Prostatektomiaren ondoriozko GI pairatzen duten gizon helduetan, ZPME-ak GI-n eta bizi kalitatean dituen eraginak zehaztea.
Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko, hainbat datu baseetan, ebidentzian oinarritutako 2 erakundeetan eta 3 aldizkari elektronikoetan bilaketak egin dira. Hautaketa prozesuaren ostean, barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatuz eta ondoren hautatutako artikuluen irakurketa kritikoa eginez burutu dena, artikuluen analisia agin da. Honetan, ideiak ordenatzeko laburpen-taula bat sortu da eta ondoren ikerketen emaitzak egituratzeko zuhaitz-diagrama eraiki da.
Emaitzak: Populazio zehatz honetan GI-an eta bizi kalitatean ZPME-ren eragin orokorrak aztertu dira lehenik eta behin. Ezer ez egitearekin alderatuz, ZPME-ak emaitza esanguratsuak lortu ditu GI-ri dagokionez, bizi kalitatean ordea, bariabilitatea egon da ikerketen emaitzen artean. Bestetik, ZPME-ren ezaugarri ezberdinak aztertu dira, bakoitzak GI-an eta bizi kalitatean dituzten eraginak zehaztuz. Entrenamendua ebakuntza ostean burutzea aurretik burutzearekin alderatuz, emaitza esanguratsuak lortu ditu. Entrenamendu gidatuak eta idatzizko azalpena emateak, ahoz azaltzea baino eraginkorragoa da. Hainbat ariketa mota kegel ariketak bezain eraginkorrak suertatu dira eta biofeedbackaren eta elektroestimulazioaren konbinaketak ariketa konbentzionalek baino emaitza hobeak lortu ditu.
Ondorioak: Tratamendu hau bultzatzeko arrazoi anitz daude ZPME-ak populazio honetan GI-n zein bizi-kalitatean dakartzan onurez gain: bigarren mailako ondoriorik ez sortzea, kostuen aurreztea eta populazio diana biltzearen eta aplikagarritasunaren erraztasuna, besteak beste. Hortaz, ondoriozta dezakegu, erizainek paziente hauekin praktikara ekarri behar duten erizaintzaren interbentzio bat dela, beti ere ebidentzian oinarritutako zainketak emanez. Hala ere, ikerketa gehiago, lagin handiagoekin, burutzea beharrezkoa izango litzateke.
Hitz-gakoak: Prostatektomia, zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua, kegel ariketak, gernu inkontinentzia, bizi kalitatea.