Garun-heste ardatza: giza mikrobiotaren eragina depresio nagusian.
Ikusi/ Ireki
Data
2023-09-06Egilea
Alonso Lizarralde, Leire
Laburpena
Depresioa gero eta ohikoagoa den gaixotasun mentala da. Mundu osoko helduen %5ari
eragiten diola estimatzen da, gaixoen bizi kalitatea nabarmenki kaltetuz. Bizi kalitatea
kaltetzeaz gain, gaixotasun honek galera sozioekonomiko garrantzitsuak ere eragiten ditu.
Gaur egun eskura ditugun tratamenduak farmakoterapian eta psikoterapian oinarritzen dira, baina azken urteotan alternatiba berri bat aztertzera bideratu dira ikerketa asko: garun-heste ardatza. Erlazio bat ikusi da depresioaren eta giza heste mikrobiotaren artean, azken honen aldaketek sintomen okertzea edo hobetzea eragin dezaketelarik. Lan honetan erlazio honetan parte hartzen duten mekanismo desberdinak aztertzen dira: serotoninaren produkzioa heste traktuan, dopamina eta kinureninaren bidea. Depresioa duten pazienteen mikrobiotaren konposizioan desberdintasunak behatu dira banako osasuntsuen mikrobiotarekin alderatuta, adibidez, bakteria-familia desberdinen abundantzian (Prevotellaceae familia ugarituta, adibidez). Hori dela eta, mikrobiotaren konposizioak ostalariaren egoera psikologikoan izan ditzakeen eraginak aztertzen dira baita ere lan honetan. Mikrobiotaren konposizioaren modulazioak gaixoen egoera psikologikoa hobetu dezakeela ikusi izan da azken urteotako ikerketetan. Modulazio hori gehien bat probiotikoen eta dietaren bidez gauzatzen da. Heste mikrobiotaren modulazioak gaur egun depresioa tratatzeko dauden baliabideen artean adar berri bat suposatu dezake. Hala ere, emaitza hauek izanda ere, ikerketa gehiago burutzea beharrezkoa da gai hori buruz.