dc.description.abstract | Ziklo menstruala ugalketa garaian dauden emakumeek (15-44) hilero pairatzen duten prozesu fisiologikoa da. Prozesu honek hainbat funtzio erregulatzen ditu, hala nola hormonen sintesia. Emakume askok ziklo menstrualaren irregulartasunak pairatzen dituzte, zeintzuk euren bizi-kalitatea konprometituko duten. Lan honetan, dismenorrea eta hilekoaren aurreko sindromea (HAS) aztertuko dira. Dismenorrea emakumeek hilekoan zehar pairatzen dituzten behe-abdomeneko karranpek eragindako mina da. HAS duten emakumeek, ziklo menstrualak determinatutako sintoma psikologiko eta fisiko asko pairatzen dituzte. Gaur egun, ez dago irregulartasun hauen kontrako behin betiko tratamendurik; hori dela eta, hainbat terapien eraginkortasuna aztertu da azken urteetan, besteak beste, terapia nutrizionala. Ildo honetatik jarraituz, errebisio bibliografiko honen helburua hainbat nutriente edota elikagai zehatzen suplementazioak dismenorrean eta HAS-ean dituen eraginak aztertzea da. Hain zuzen ere, zenbait bitaminen (D, B taldekoak, E), mineralena (kaltzioa, magnesioa, zinka, boroa) eta gantz azidoena (Omega 3 motako gantz azidoak, oleoiletanolamida). Horrez gain, kurkumina ongailuaren efektua ere aztertu da. Bestetik, elikagai zehatz batzuen eragina ere ikertu da (eztia, Chlorella mikroalga). Hala, suplementazio guztiek emaitza positiboak aurkeztu dituztenez hainbat ondorio aterako dira. Kasu honetan, tratamendu nutrizionala HAS eta dismenorrearen kontrako tratamendu eraginkorra izan daitekeela ondorioztatu da. Hala eta guztiz ere, tratamendu nutrizionalaren eragina ikertzean hainbat muga agertzen dira, adibidez, plazeboren efektua. Beraz, era berean tratamendu nutrizionalaren eraginkortasuna guztiz aztertzeko ikerketa gehiago behar direla ondorioztatu da. | es_ES |