Arrisku kardiobaskularraren lehen mailako prebentzioaren garrantzia pediatrian
View/ Open
Date
2023-09-13Author
Ibarzabal Arregi, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Jakina da gaixotasun kardiobaskularrak (GKB) eta bere erikortasun nahiz hilkortasunak mundu mailan duen zama. Ebidentziak dioenaren arabera, gertakari horiek eragiten dituen prozesu ateroesklerotikoa haurtzaroan has daiteke, eta hori dela eta, lan honen helburua GKB garatzeko arrisku faktoreak haurtzarotik identifikatuz eta tratatuz, pediatriako prebentzio primarioak duen garrantzia nabarmentzea da, oro har. Horretarako, berrikuspen bibliografiko bat gauzatu da arrisku faktore desberdinen prebentzio estrategien inguruko datuak eskuratzearren. Guztira, 91 erreferentzia hartu dira aintzat (berrikuspen bibliografiko eta metaanalisiak, gida klinikoak, ikerketak, artikuluak, etab.). Emaitza esanguratsu moduan, arrisku faktore kardiometaboliko ohikoenak (dislipemia, obesitatea, hipertentsio arteriala) aztertzean, behatu da dislipemia eta hipertentsio arterialaren kasuan, hala nola, haur asko infradiagnostikatuta eta behar bezain beste tratatu gabe daudela. Horrez gain, inaktibitate fisiko eta dieta desegokiaz gain, haurdunaldiko faktoreek, jaiotza ingurukoek zein maila sozioekonomikoak haurtzaroko obesitatean eragin nabarmena dutela ere ikusi da. Horrela, gizarte mailako interbentzio programen beharra adierazi da, populazio, guraso nahiz osasun-langileengan kontzientzia sortzeko eta arrisku faktoreen murrizketa eta ondoriozko GKB prebentzioa gauzatzeko. Halaber, aipagarria da prebentzio neurri eroso, merke eta errepikagarrien garrantzia azpimarratu dela eta amaitzeko, etorkizuneko medikuntza pertsonalizatua gauzatu ahal izateko, biomarkagailuen nahiz entsegu kliniko gehiagoren beharra nabarmendu dela.