Esku hiperhidrosiaren tratamenduan nerbio sinpatikoa maila desberdinetan moztearen arteko alderaketa
View/ Open
Date
2023-09-13Author
Ibarguren Elosegui, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]
Sarrera: Esku hiperhidrosia nerbio sinpatikoaren disfuntzio baten ondorioz izerdi guruinaren hipersekrezioa sortzen duen eta gaixoen bizitza sozial eta bizitza kalitatean nabarmenki eragiten duen nahasmendu onbera da (1). Diagnostikorako proba ugari badauden arren, diagnostikoa klinikoa izan ohi da. Tratamendu mediku desberdin asko daude, baina, sintomak tenporalki bakarrik kontrolatzen dituzte eta hiperhidrosi larrietan kirurgiara jo ohi da.
Helburua: Lan honen helburua sinpatektomia zein mailatan egiteak ematen dituen emaitza onenak ikertzea da, T3 edo T4 mailetan egindako sinpatektomiak konparatuz.
Metodoa: Lana bi ataletan banatu da. Lehen zatian errebisio bibliografiko bat egin da eta bigarrenean Donostia Unibertsitate Ospitalean sinpatektomia T3 eta T4 mailatan jaso duten gaixoak elkarrizketatu dira.
Ondorioa: Bi mailak seguru eta eraginkorrak diren arren, T4 mailan egindako sinpatektomia jaso duten gaixoen satisfakzio maila altuagoa dela eta esku lehorregi eta izerditze konpentsatzaile gutxiago ematen dituela ikusi da.