Gastrektomiaren eragin pronostikoa urdaileko minbizi metastasikoan: parekatzearen bidezko ikerketa eta pronostikoaren iragarle den nomogramaren sorrera
View/ Open
Date
2023-09-13Author
De la Quintana Santacoloma, Irune
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] SARRERA: Urdaileko minbizi gastriko garatuaren pronostikoan gastrektomiak duen eragina baloratzea du helburu lan honek. Izan ere, minbizi gastriko metastasikoak pronostiko txarra du, eta ez da modu bateratuan maneiatzen. Nahiz eta gero eta ebidentzia handiagoa dagoen gaixotasun honetan kimioterapiak biziraupena luzatzen duela, ez dago argi tumore primarioaren erauzketak pronostikoan onurarik ekar dezakeen. Bestalde, gainontzeko tratamendu aringarriek bizitza luzatzen den einean eraginkortasuna galtzen dutenez, gastrektomia bera, neurri aringarri egokia izan daitekeen zalantza dago, biziraupena luzatzeaz gain bizi kalitatea ere hobe bailitzaiake ondo aukeratutako pazienteei.
METODOLOGIA: Gurutzetako ospitaleko Euskadiko tumoreen erregistrotik 2005- 2014 urteetan urdaileko minbizia estadio metastasikoan diagnostikatutako pazienteen datuak jaso dira (N = 348). Aldi berean, epe horretan Gurutzetako Ospitalean (OSI EE Cruces), Kirurgia Orokorreko zerbitzuan betetako datu-base prospektiboa erabili da, bertan operatutako gaixo horien datuak lortzeko. 1:1 parekatzeko (matching) analisia erabili da gastrektomia jasaten duten pazienteen eta gastrektomia ez dutenen ezaugarri kliniko orekatuak bermatzeko. Biziraupena aztertzeko datuak Kaplan-Meier eta Cox arrisku proportzional eredua erabiliz aztertu dira. Aldagai anitzeko Cox analisia erabili da nomograman pronostiko aldagai iragarleak hautatzeko.
EMAITZAK: Gastrektomizatuetan superbibentzia mediana ez gastrektomizatuekin konparatuta 8 hilabete gehiagokoa izan da (ez gastrektomizatuetan 3 hilabeteko superbibentzia eta gastrektomizatuetan 11 hilabetekoa). 6 hilabete eta 1. Eta 2. Urteetarako gainbizia portzentaiak % 35.7, % 16.3, % 7.4 (ez gastrektomizatuetan), eta % 76.9, % 47.7, % 21.5 (gastrektomizatuetan) izan dira hurrenez hurren. Aldagai anitzeko analisietan, gastrektomia superbibentzia global (SG) hobearekin erlazionatu da (HR= 0.17, CI95%= 0.11-0.29, p<0.001).
ONDORIOAK: Ikerketa honetan ondo hautatutako pazienteetan gastrektomiak minbizi gastriko hedatuaren superbibentzia hobetzen duela ikusi da. Hala ere, gure emaitzak serie handiagoetan bermatu eta ikerketa prospektibo randomizatuetan frogatu beharko lirateke ondorio sendoagoak lortzeko.