Bilbon egoera irregularrean bizi diren neska immigranteen osasuna sustatzeko programa
Laburpena
[EU] Mugimendu migratzailearen hazkuntza dela eta, Europara eta Euskal Autonomia Erkidegora dokumentaziorik gabeko ume immigrante asko heltzen ari dira. Ume hauek harrera-herrialdeetan osasun arazo espezifikoak pairatzen dituzte. Hauek bereziki neska gazteen sexu- eta ugal-osasunari eragiten diete. Gainera, emakume hauek genero-indarkeria sufritzeko arrisku handiagoa dutela ikusi da. Ondorioz, pertsona hauen osasun behar espezifikoak asetuko dituen osasuna sustatzeko programa diseinatzea erabaki da.