Show simple item record

dc.contributor.advisorMielgo Vicente, María Antonia ORCID
dc.contributor.authorFerreras Martínez, Iker
dc.contributor.otherF. CIENCIAS QUIMICAS
dc.contributor.otherKIMIKA ZIENTZIEN F.
dc.date.accessioned2023-10-09T17:57:16Z
dc.date.available2023-10-09T17:57:16Z
dc.date.issued2023-10-09
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/62780
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan hau Donostiako Kimika Fakultateko Kimika Organikoa I sailean garatu da, Antonia Mielgo Vicente irakaslearen zuzendaritzapean. Proiektu honetan N-bentzilpiridinio gatz batzuen dearomatizazio nukleozale organokatalitikorako estrategiak aztertu dira, erreakzio hauek erreaktibitate eta produktuen isolamenduan erakusten duten ohiko arazoei aurre egiteko asmoz. Dearomartizazio-erreakzioak nitrometanoa (nukleozalea), NaHCO3 (basea) eta Brønsted base/hidrogeno lotura emaile katalizatzaileak erabiliz burutu dira. Lehenik, hasierako substratuak; hau da, piridinio gatz C3-ordezkatuak, sintetizatu eta karakterizatu dira. Ondoren, katalizatzaile eta baldintza ezberdinak erabiliz, horien dearomatizazio-erreakzioak ikertu dira. 3-(2-Nitrobinil) deribatuaren kasuan, erreakzio-produktu bezala 1,4-dihidropiridina detektatu da, baina ezin izan da isolatu. 3-Tiofenilkarbonil deribatuaren kasuan ere erreakzio-produktu bakar gisa, dagokion 1,4-dihidropiridina konbertsio totalarekin detektatu da. Honen purifikazioa hainbat metodoren bidez saiatu da, baina ez da lortu inongo kasuan. Gainera, 3-tiofenilkarbonil deribatuarekin egindako kontrol erreakzio batzuek, dearomatizazio hauek Brønsted base katalisi bidez funtziona dezaketela adierazi dute; erreakzio hauetan mota honetako katalisiaren lehenengo adibidea izango litzatekelarik. Bukatzeko, C3-ordezkatutako piridinio gatz ezberdinen konparaketa burutu da, eta lehenengo emaitzek ondorengo ondoriora eramaten dute: 3-tiofenilkarbonil deribatuak 3-nitro deribatuaren antzeko erreaktibitatea erakusten duela ematen du (orain arte emaitza onenak 3-nitro deribatuek eman dituzte erreakzio mota hauetan), lehenengoak azido karboxilikoaren oxidazio-maila duelarik, bestelako talde-funtzionaletara ere transformatzeko aukerarekin, horrek suposatzen dituen abantailekin.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titlePiridinen dearomatizazio nukleozalerako sistema organokatalitikoen ikusketa bates_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-06-19T09:47:51Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, el autor
dc.contributor.degreeKimikako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Química
dc.identifier.gaurassign143412-959313


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record