“Thiol-ene” emultsio polimerizazioa sistema erdi-jarraitua erabiliz
View/ Open
Date
2023-10-09Author
Larrañaga Zubizarreta, Urko
Metadata
Show full item recordAbstract
Jakina da, gaur egun polimeroen arazo nagusienetako bat, hauen bizitza denbora luzeak direla. Askok, milaka urte iraun ditzakete inongo degradaziorik jasan gabe eta horrek, zabor eta mikroplastikoen gehiegizko pilatzea dakar. Arazo honen aurrean, polimero degradagarrien erabilera bultzatu da; honela, material hauen bizitza denbora murrizteaz gain, ekonomia zirkularra bultzatuz eta pilaketa hauek murrizteko asmoz. Polimero mota horien artean, politioeterrak aurkitzen dira eta honenbestez, beharrezkoa da polimero jasangarri honen sorrera ahalbideratuko duten bide berriak aurkitzea.
Honenbestez, lan honetan termikoki hasitako dialil ftalato (DAP) eta etilendioxi dietanotiol-aren (EDDT) arteko “Thiol-ene” emultsio polimerizazio ez-jarraitu eta erdi-jarraituak aztertzen dira. Elikaduraren eragina aztertu ondoren, dieno monomeroa aldatzen da dialil tereftalatoa (DATP) erabiliz eta dieno desberdinek polimerizazioan izan dezaketen eragina aztertuz. Polimerizazioekin amaitzeko, ditiola partzialki ordezkatzen duen tetratiol baten kontzentrazio desberdinekin egindako azken erreakzioak ematen dira, polimero sareatu bat sortu eta monomero tetrafuntzional honen eraginak aztertzeko.
Azkenik, lortutako politioeter desberdinek ingurune basikoan eduki dezaketen degradazioa aztertuko da, ester taldeetan jasan dezaketen kate haustura kontuan hartuz eta pisu molekularraren aldaketari erreparatuz; jasangarriagoak diren polimero batzuen sorrera ahalbideratuz.