Bideoetako ekintzen identifikaziorako eta sailkapenerako urratsak
Laburpena
Lan honen helburu nagusia ikusmen artifizialaren bidez eta, zehazki, pertsonen eskeletoen
eta horietatik erauzitako atributuen bidez, aparkaleku batean dauden indibiduoen ekintzak
identifikatzea da.
Horretarako, bideoetako pertsonen eskeletoen erauzketa eta eskeleto horien atributuen
erauzketa egin dira, hipotesi batzuk oinarri hartuta. Ondoren, lortutako atributuekin neurona-
sare bat entrenatu da. Neurona-sarean exekuzio desberdinak eginda, ereduaren portaera
aztertu da aldagai batzuen arabera, hala nola, kameratik urruti dauden pertsonak kontuan
hartzea ala ez, lortutako eskeletoen datuak leuntzea ala ez, edota eskeletoekin soilik lor-
tzen diren emaitzak atributuekin hobetzen diren ala ez.
Aparkaleku batean, hau da, testuinguru "arriskutsu"batean, identifikatu diren eta auto au-
tonomoaren ikuspegipean arriskua areagotu dezaketen ekintzak lau dira: korrika ibiltzea,
mugikorrean txateatzea, telefonoz hitz egitea eta atzera begira egotea. Bosgarren ekintza
bat ere identifikatu da, baina, arriskua sortzen ez duen arren, gainontzekoak baztertzeko
beharrezkoa dena: oinez ibiltzea. Hori burutzeko, 84.650 instantziatako datu-base bat era-
bili da, eta instantzia bakoitzak frame bakoitzeko pertsona bat eta bere ekintza jasotzen
ditu.
Lortutako emaitzek erakusten dute trebatutako eredua zenbateraino den gai ekintzak iden-
tifikatzeko, eta ekintzen identifikazio-faseetan zein datu-tratamendu diren erabilgarriak.
Beraz, batetik, eredua mundu errealera aplikatu daitekeen ala ez ondorioztatu da, eta,
bestetik, ekintzen sailkapeneko prozesuetan aintzat hartu beharreko alderdi batzuk ondo-
rioztatu dira.