Hizkuntzen arteko transferentzia analisia Euskarazko Informazio-Erauzketan
View/ Open
Date
2023-11-28Author
Zubillaga Areitio, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Hizkuntzaren prozesamendua goren une batean dagoen gai bat da. Izan ere, azken aurrerapenekin, konputagailuek hizkuntza naturala prozesatzeko gaitasun asko irabazten hari
dira. Gaitasun horiek garatzen lan egiten duen hizkuntzaren prozesamenduko arlo garrantzitsuetako bat da Informazio Erauzketa. Honen helburua, testu batetik informazio garrantzitsuena ateratzea izanik.
Gure lana informazio erauzketan zentratuko den arren, haratago joateko intentzioa dago,
hizkuntzen arteko transferentzia neurtuz. Hau da, IE hizkuntza jakin batean aplikatzeko
prestatuta dagoen eredu bat hartu eta beste hizkuntza batean ebaluatuko da. Hau egitean,
hizkuntzen arteko transferentzia neurtzeaz gain, hizkuntza desberdinen ezaugarri linguistikoak transferentzian duten eragina aztertu nahi da. Gure kasuan euskara erabiliko dugu
transferentzia neurtzeko, honek dituen ezaugarri topologiko partikularrengatik.