Ikaskuntza sakona (deep learning) tekniken azterketa eta erabilpena burmuin erretraktore baten kontrolean.
View/ Open
Date
2023-11-30Author
Gorospe Hernáez, Erik
Metadata
Show full item recordAbstract
Indartze bidezko ikaskuntza egunez egun garrantzi handiagoa hartzen duen teknika da. Oinarrizko
kontzeptua “proba eta errorea” da. Agente bat, gure robotaren irudikapen birtuala izango dena,
ingurune batekin elkarreragiten du zeregin bat egiteko. Sari-sistema baten bidez eta entrenamendu
baten ostean agenteak bere helburua betetzeko irtenbiderik onenarekin amaitzen du.
Teknika hau medikuntzaren arloan praktikan jartzen ari da azkenaldian. Halaber, ez da hura
erabiltzeko saiorik egin garunaren erretrakzioa maniobra egiteko orduan. Maniobra hau burmuinaren
tolesdura naturalak irekitzean oinarritzen da, horrela burmuinaren zati sakonagoetara iritsi ahal
gaitezke. Honek estres handia eragiten du burmuinean eta ebakuntza osteko traumak eragin ditzazke.
Hori dela eta, lan honetan agente ingurune eta sari-sistema bat eraiki da, arazo honi aurre egiten
diotenak. Honela arazoari konponbide optimo bat aurkitu zaio, ikaskuntza sakona erabiliz.