Datu pertsonalen babeserako oinarrizko eskubidea Europar Batasuneko justizia auzitegiaren jurisprudentzian (Lisboako erreformaren ostean).
Fecha
2023-06-13Autor
Delgado Aranburu, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU]Datu babesak gure egunerokoan duen garrantzia erabatekoa da, eta eremu digital
honek gure gizartean izaten ari duen garapena geroz eta handiagoa eta azkarragoa
da. Honela ikus dezakegu gure araudietan, non datu babesaren erabilera edo
tratamendua nabarmen handitu denez eta eremu pertsonalak ukitzen dituenez, babes
gehiago behar duen (datu babesak barne hartzen dituen esparru ezberdinak arautzeko
ahaleginak eginez). Horregatik, lan honen lehenengo urratsa EBren lurralde eremuan
datu babesaren esparruak barne hartzen dituen eremu nagusien araudiak (historikoa
eta gaur egungoa) azaltzea izango da, hurrengo atalaren asmoa zentzu batean
testuinguruan jartzeko. Bigarren urratsari dagokionez, lanaren muina edo helburua da.
Bigarren atal honetan, Lisboako Erreforma ostean gai honen inguruan eragin
nabarmena izan duten EBJAk emandako epai garrantzitsuenak aztertu ditugu, azken
organo jurisdikzional honek ebatzitako erabakiak datu babesaren esparruan izandako
ondorio, irismen eta garrantzi nabarmenaz ohartu edo kontzientziatzeko.