dc.description.abstract | Gradu Amaierako Lan honetan Gipuzkoako adingabeen babes sistemaren eta, bereziki, babes sistema horren barruan kokatzen den adopzioaren inguruko ikerketa bat egin dut. XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte aldaketa asko jasan ditu adingabeen babes sistemak, eta Fraisoroko sehaska etxea aldaketa horien guztien testigu izan da. Era berean, Gipuzkoan XX. mendean izandako esperientziarik garrantzitsuena izan zen Fraisorokoa. Adopzioari dagokionez, antzinatetik existitzen den praktika izan arren, ez zen babes neurri gisa inplementatu aurreko mendera arte. Ibilbide laburra izanagatik ere, azken hamarkadetan emandako garapena oso handia izan da, hainbat arrazoi tarteko: nazioarteko legedia, adingabeen interes gorena adingabeen babes sistemaren ardatz gisa, prebentzioaren garrantzia… Gaur egun elementu berri batzuk mahaigaineratzen ari dira, hala nola jatorriekiko loturen garrantzia eta hausturek haurrengan dituzten ondorioak. Hori horrela, eztabaida berriak sortzen ari dira adopzioaren inguruan, eta beraz, hurrengo hamarkadetan ere aldaketak etorriko direla dirudi. | es_ES |