Ermitak eta Artearen Historia
View/ Open
Date
2024-05-06Author
Barrena Diana, Oihane
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Ermitak herritarren artean garrantzia erlijioso handia izan dute, izan ere, landako bizilagunek beraien beharren arabera egokitu dute bertako kultua. Era berean, egunerokoan presentzia sozial handia ere izan dute, auzoetako kohesio puntu bihurtu direlarik. Hori dela medio, bizilagunek ermitak mantentzeagatik esfortzu handia burutu dute belaunaldietan zehar. Hala ere, eliteetatik aldendu eta herritarrengana hurbildu diren tenpluak izan direnez, ez da balio berdina ikusi arlo akademikoan, eta artearen historiaren diskurtsoan bigarren plano batean gelditu dira. Obra monumental eta aberatsagoekin alderatuz ez dute interes artistiko handirik, baina egileak eta sustatzaileak ere ez direlako berdinak. Hala ere, zentro erlijioso hauek herritarren artean beharrezkoak izan dira eta garapen historikora lotuta egon direnez, artearen historiatik ondare honetara egokitzen den ikerketa sakonagoa bideratu beharko litzateke.