Klinikoki onartuta dauden fotosentikortzaileen karakterizazio fotofisikoa, minbiziaren aurkako terapia fotodinamikoan aplikatzeko
View/ Open
Date
2024-05-10Author
Gómez Ruiz de Arbulo, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Gaur egun, mundu mailan, minbizia oso gaixotasun kezkagarria da. Izan ere, jatorri
ezberdinetatik datorren gaixotasun multzoa da. Giza gorputzean, normalean, zelula
somatikoek mitosiaren bitartez bikoizten dira eta guztiz berdina den beste zelula bat
sortzen dute. Aldiz, kasu batzuetan arrazoi genetiko edo kanpo faktoreen ondorioz
bikoizketa horretan DNAan mutazio bat ematen da. Gehienetan, gorputza akats horiek
zuzentzeko gai da, horretarako dituen mekanismoen bitartez. Zenbait kasuetan, ordea,
zelula horiek kontrolik gabe bikoizten dira eta tumoreak sortzen dituzte.1,2 Horiek,
gorputzeko atal ezberdinetan haz daitezke, eta minbizia eragiten dute. Gainera,
gaixotasuna oso larria bilakatzen da zelula horiek gorputzean barreiatu eta metastasia
eragiten dutenean.