Show simple item record

dc.contributor.advisorOrtuzar Markes, Naiara
dc.contributor.authorOlasagasti Hosteins, Martin
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-06-21T17:48:08Z
dc.date.available2024-06-21T17:48:08Z
dc.date.issued2024-06-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/68617
dc.description.abstract[EU] Ariketa fisikoan oinarritutako programa ezberdinak Parkinson Gaixotasuna (PG) duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko gai direla zehaztu dute ikerketa ezberdinek. Indar entrenamendua (IE) azken urteetan gero eta gehiago ikertzen ari den tratamendua bada ere, oraindik ez dago garbi ariketa fisiko mota honek eragiten dituen onurak zeintzuk diren. Hori dela eta, errebisio honen helburua indar entrenamenduak Parkinson gaixoen ahalmen funtzionalean, martxa abiaduran, orekan, erorketetan, egoera kognitiboan eta oro har, bizi-kalitatean duen eragina aztertzea izango da. Era berean, IE beste ariketa fisiko motekin alderatuko da. Bilaketa bibliografikoa PubMed datu basean burutu zen 2022ko abendutik 2023ko otsailaren 20a bitartean, ausazko zein ez-ausazko entsegu klinikoak bilatu zirelarik. Hurrengoak izan ziren entseguen ezaugarriak: gizakiekin eginiko ikerketak izatea, azken hamar urteetan argitaratuak, ingeleraz edo espainolez argitaratuak, aztertutako gaixoen lagina Hoehn eta Yahr I-IV estadioetan kokatzea eta indar entrenamendu indibidualizatu eta progresiboa burutzea. Ikerketen kalitate metodologikoa PEDro eskala bidez sailkatu zen. Errebisio bibliografikoan 15 ikerketa barneratu ziren, guztira, 887 pertsonako lagina ikertu zelarik. Ikerketa hauetan deskribatutako emaitzen arabera, ahalmen aerobikoan eta erorketen prebentzioan onura esanguratsuak deskribatu baziren ere, aztertutako gainontzeko aldagaietan emaitza kontrajarriak lortu ziren ikerketa guztietan. Hala ere, beste interbentzioekin alderatuz, soilik Mindfulness Yoga burutzen zuen gaixoen talde batek lortu zituen IE taldeak baino emaitza nabarmenki hobeak. Aipatzekoa da bestalde, atxikidura maila oso onak lortzen dituen interbentzioa dela indar entrenamendua. Ikerketa honek muga ezberdinak aurkitu ditu, hala nola, interbentzio protokoloen estandarizazio falta, interbentzioaren eragina epe laburrean soilik aztertzen zela, aldagaiak aztertzeko test edo eskala ezberdin asko erabili zirela eta entseguak kulturalki oso ezberdinak diren herrialdeetan burutu zirela. Interbentzio mota hau gehiago ikertu behar bada ere, Parkinson gaixoentzako nahiko segurua den entrenamendu mota bat da eta beste ariketa fisiko mota batzuekin konbinatu ahalko litzateke efektu onuragarrien sinergia bat lortzeko helburuarekin.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleIndar entrenamendua Parkinson gaixotasunaren tratamendu gisa: berrikuspen sistematikoaes_ES
dc.title.alternativeIndar entrenamenduaren eragina Parkinson gaixotasuneanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-21T13:37:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, Martin Olasagasti Hosteins
dc.identifier.gaurassign143713-955548


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record