Plazentatik Alzheimerrez besteko dementziara ausazkotze mendeldar azterketaren bidez
View/ Open
Date
2024-06-25Author
Santisteban Goiri, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Populazioaren zahartzearekin batera, dementziaren mundu mailako prebalentziak gora egiten du etengabe, eta heriotza-kausa garrantzitsua izateaz gain, ezgaitasunaren eta mendekotasunaren kausa nagusietako bat da. Bere eragile ohikoena Alzheimer gaitza (AG) den arren, dementzia frontotenporala (DFT) eta Lewy gorputzen dementzia (LGD) ere kausa garrantzitsuak dira, eta osagai genetiko sendoa dute. Jaio aurreko inguruneak neurogarapena baldintzatzen du, eta dementzia bezalako neuroendekapenezko gaixotasunen jatorria neurogarapenera itzuli daitekeela proposatu da. Gainera, umetoki barneko inguruneak plazentaren funtzioa aldarazten du, DNAren metilazioa (DNAm) bezalako mekanismo epigenetikoen bidez. Plazenta umekia, ama eta kanpo ingurunearen arteko zubia izanik, jaio aurreko inguruneak neurogarapenean dituen efektuak ulertzeko giltzarri da. Horrenbestez, lan honen helburua DFT eta LGDren arrisku genetikoaren zati bat plazentaren DNAm profilen eraginez gertatzen den aztertzea da. Horretarako, SMR programaren bidez, ausazkotze mendeldarreko ikerketa egin genuen, gure taldeak burututako plazentako metilazioaren ezaugarri kuantitatiboen lokusen (mQTL) datu basea eta DFT eta LGDren GWAS publiko bana erabiliz. Ez genuen DFTrekin erlazio estatistiko esanguratsua zuen CpG-rik aurkitu. Ordea, LGDrekin asoziazioa duen cg15133208 aurkitu genuen (PSMR_Bonferroni < 0.05), arrisku-gene ezaguna den SNCA genean kokatua. Beraz, ezin da baztertu neurogarapenak, plazentako aldaketa epigenetikoak bitartekari izanik, epe luzera DFT eta LGD garatzeko arriskuarengan eragina duenik, eta aurkitutako ebidentzia hau etorkizuneko ikerketen oinarri izan daiteke.