Enplegagarritasuna hobetzeko neurriak: 55 urtetik gorako langabetuen lan merkaturatzea hobetu adimen emozionalaren bidez
Date
2024-07-17Author
Catalán Arenaza, Garazi Jule
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Lan honetan iraupen luzeko langabezi eta baztertze egoeran dauden pertsona helduen adimen emozionalaren garrantziaren eta honek enplegagarritasunarekin duen loturaren inguruko azterketa egingo da. Horretarako, langabeziaren inguruko zenbait datu jasoko dira bertan pertsona hauen egoera hurbiletik ezagutu ahal izateko eta adimen emozionalaren eta honen gestioaren garrantzia ulertzeko. Bestalde, Euskal Herri eta Espainia mailan egindako formakuntza eta esku hartzeak ezagutu eta hauen inguruko hausnarketa sakon bat egingo da, hauen garrantzia bermatu eta azaleratzeko. Gehienbat IMH zentroak burututako “55 plus” izeneko formazioan egindako jarduerak azalduko dira adimen emozionalaren inguruko esku hartzeen ildoa ezagutu ahal izateko. Lan honekin guztiarekin lortu nahi dena, orain arte kontuan hartu izan ez diren populazio-talde horietan adimen emozionalaren inguruko esku hartze desberdinak gauzatzeak dakartzan onurez ohartaraztea eta horiek gauzatu ahal izateko aholku eta proiektu erabilgarriak aurkeztea da, eskuragarri dauden ezagutza enpirikoetatik abiatuta. [EN] This work will analyse the importance of the emotional intelligence of adults in a situation of long-term unemployment and exclusion and its relationship with employability. To this end, some data on unemployment will be collected in order to gain a close understanding of the situation of these people and to understand the importance of emotional intelligence and its management. In addition, there will be an in-depth reflection on the training and interventions carried out at national and Basque level, to ensure their importance. The following activity will be presented. Activity “55 plus”, conducted by IMH, with the objective of learning about the line of the intervention in emotional intelligence. The aim of all this work is to raise awareness of the benefits of carrying out different interventions around emotional intelligence in these hitherto unconsidered population groups and to present useful tips and projects for carrying them out on the basis of the available empirical knowledge.