Show simple item record

dc.contributor.advisorQuerejeta Ayerra, Arrate
dc.contributor.authorUrtasun Rezusta, Amaia
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-07-29T06:56:13Z
dc.date.available2024-07-29T06:56:13Z
dc.date.issued2024-07-29
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69064
dc.description.abstract[EU] Testuingurua - Gradu amaierako lan honek Donostiako Unibertsitate Ospitalean ondesteko minbizia tratatzeko terapia neoadjubante totala (TNT - Total Neoadjuvant Therapy) jaso duten pazienteen kurtso klinikoa aztertzea du helburu. Ondesteko minbiziaren tratamendua jakintza alor anitzeko tratamendua da, behin-betiko tratamendua erresekzio kirurgikoa izanik. Hala ere, azken hamarkadan maneiua asko aldatu da, eta honek, pazientearen biziraupenean ez ezik, bizi-kalitatean ere eragina izan du. Izan ere, ondesteko erresekzio kirurgikoak oso ezgaitzaileak dira. Egun, tratamenduaren baitan TNT aurkitzen dugu, lokalki aurreratutako ondesteko minbizian (LARC - Locally Advanced Rectal Cancer) erabiltzen ari den teknika berritzailea, oxaliplatinoan oinarritutako kimioterapia eta erradioterapia konbinatzen dituena. TNTaren helburu nagusia erresekzio eta ‘pathological complete response’ (pCR) tasa handiagoak lortzea da. Bestalde, tratamenduaren ostean ‘clinical complete response’ (cCR) lortzen duten pazienteetan watch-and-wait itxarote-jarrera tratamendu aukera berri bat bezala azaleratu da, kirurgia handia saihesten duena. Metodologia - Ikerketa hau behaketa-ikerketa bat da, atzera begirakoa eta deskribatzailea. Aurrera eramateko, Donostiako Unibertsitate Ospitalean ondesteko minbizia tratatzeko TNT terapia jaso duten pazienteekin datu-base bat sortu da. Paziente horietan erradioterapia OPRA edo RAPIDO eskemak erabili ziren, eta gerora, CAPOX edo FOLFOX kimioterapiarekin tratamendua osatu zen. Tratamenduarekin cCR lortu zuten pazienteetan maneiu kontserbadorea jarraitu zen eta gainontzekoetan kirurgia egin zen. Datu-baseko aldagaiak lehenik banaka analizatu dira, eta ondoren, taula gurutzatuak eta biziraupen-funtzioak burutu dira. Analisi konparatiboetan esanahi estatistikoa adierazgarria dela aintzakotzat hartzeko 0,05 baino txikiagoa den p balioa erabili da. Emaitzak - Sortutako datu-basean 39 pazienteren datuak daude bilduta; 23 gizon eta 16 emakume. Ikerketaren jarraipen mediana 10 hilabetekoa izan da. Pazienteetan lortutako kontrol lokal globala % 89,7 da, eta jarraipena aztertuz, kontrol lokala lehen urtean % 96koa da eta bigarren urtean % 84koa. Tratamendua jaso bitartean kasu bakarrean (% 2,6) ikusi zen distantziarako errezidiba, baina jarraipenean 3 pazienteetan (% 7,7) metastasiak agertu ziren. Erradioterapia eman osteko erantzun II erradiologikoa: OPRArekin erantzun osoa % 37,1 eta erantzun partziala % 62,9; RAPIDOrekin erantzun osoa % 18,2 eta erantzun partziala % 81,8. Kimio- erradioterapia (QT-RT) osoa amaitu osteko erantzun erradiologikoa: OPRArekin erantzun osoa % 60, erantzun partziala % 36 eta gaixotasunaren aurreratzea % 4; RAPIDOrekin erantzun osoa % 54,5, erantzun partziala % 36,4 eta gaixotasunaren aurreratzea % 9,1. Downstaging orokorra % 78,9koa da, cTaren downstaging globala %46,2koa eta cNarena % 85,7koa izanik. Biziraupen globala lehen urtean % 97,4koa da eta bi urtetakoa % 67,8koa. Sexuak ez du biziraupenean eraginik (p=0,886). Ez dago desberdintasun esanguratsurik OPRA edo RAPIDO erabiltzearen artean (p=0,933), ezta kirurgia egin edo ez egitearen artean (p=0,662). Erantzun erradiologikoetan erantzun osoa izateak pronostikoa hobetzen du, erradioterapia jaso ostekoan (p=0,082) eta batez ere QT-RT osoa jaso ostekoan (p=0,013). Faszia mesorrektalaren konpromezua duten pazienteen biziraupena luzeagoa izan da (p=0,131) nahiz eta pronostiko txarreko faktore bat izan. Berdina gertatzen da tronbosi benosoarekin (p=0,375). Tratamendu aurreko antigeno kartzinoenbrionarioaren (CEA - Carcinoembryonic Antigen) balio gehienak < 5ng/ml-koak ziren, batez bestekoa 5,97 izanik, eta tratamendua eman eta gero balioak jaitsi ziren, batez bestekoa 2,839 izatera pasa zelarik. Balioak konparatzean p50 egonkor mantentzen da. Ondorioak - TNT terapiarekin cCR eta pCR tasak eta erresekzio tasak hobetzen dira, kontrol lokal eta distantziarako kontrol egokiak lehen urteetan mantenduz. OPRA edo RAPIDO erabiltzeak ez du eraginik lortutako amaierako erantzun erradiologikoetan, ezta biziraupenean ere. TNT eraginkorra da tumorearen downstaging-ean. cCR lortzen duten pazienteek pronostiko hobea dute. Nahiz eta pronostiko txarreko faktoreak izan, faszia mesorrektalaren konpromezua zein tronbosi benosoa duten pazienteen biziraupena luzeagoa da, ziurrenik erabilitako tratamenduaren intentsibitatearengatik. CEA tumore-markatzailea parametro baliagarria da minbizia honen kontrolean. Ebaluazio endoskopiko, kliniko eta erradiologiko zaindu bat egin behar da watch-and- wait bidezko maneiua egiteko, eta paziente hauek, ez dute operatutako pazienteek baino biziraupen baxuagorik izango.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectterapia neoadjubante totalaes_ES
dc.subjectlokalki aurreratutako ondesteko minbizia
dc.subjectOPRA
dc.subjectRAPIDO
dc.subjectclinical complete response
dc.subjectpathological complete response
dc.subjectwatch- and-wait
dc.titleKimio-erradioterapia neoadjubantea lokalki aurreratutako ondesteko minbizian. Neoadjubantzia totala (TNT)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-21T13:23:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, Amaia Urtasun Rezusta
dc.identifier.gaurassign141215-894193


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record