Mostrar el registro sencillo del ítem
Eserita emandako denborak minbizia garatzeko arriskuan duen eragina: berrikuspen bibliografikoa
dc.contributor.advisor | Arrieta Etxeberria, Haritz | |
dc.contributor.author | Armendariz Tolosa, Elorri | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2024-10-07T13:28:47Z | |
dc.date.available | 2024-10-07T13:28:47Z | |
dc.date.issued | 2024-10-07 | |
dc.date.issued | 2024-10-07 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/69717 | |
dc.description.abstract | Sarrera: Osasunaren Mundu Erakundeak minbiziak sortutako heriotzak hainbat faktore saihesgarrik eragindakoak direla dio; esaterako, sedentarismoak. Gaur egungo bizimodua gero eta sedentarioagoa da, eta azken urteetako ebidentziak erakutsi du sedentarismoa uste baino minbizia mota gehiagorekin dagoela lotuta. Gainera, eserita emandako denbora, arrisku-faktore bat izan daitekeela ikusi da, baina lotura hau minbizia mota gutxirekin izan da ikertua. Bestalde, erizainek rol garrantzitsua izan dezakete denbora hau murrizteko esku-hartzeak burutzen. Helburua: eserita emandako denborak minbizia garatzeko arriskuan duen eragina aztertzea. Metodologia: berrikuspen bibliografikoa egin da PubMed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet eta Cochrane datu-baseetan. Bilaketa mugatzeko iragazkiak, eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak erabili dira. Lana osatzeko informazioa web-orrien bitartez lortu da. Emaitzak: alde batetik, eserita emandako denborak hainbat minbizia mota garatzeko duen arriskua zehazteko 32 artikulu aurkitu dira. Hauetatik 21ek lotura erakutsi dute eserita emandako denbora luzearen eta minbizia izateko arrisku handiagoaren artean. Beste 11 ikerketetan, aldiz, loturarik ez dagoela ikusi dute. Bestetik, 4 artikulu topatu dira eserita emandako denbora murrizteko egindako programen eraginkortasuna aztertzeko. Horietatik bi artikuluk lanean egindako esku-hartzeen eragina aztertzen dute, eta beste bi artikuluk, berriz, lanetik kanpo burututako esku-hartzeak. Eztabaida: nahiz eta hainbat ikerketetan minbizia mota batzuen eta eserita pasatako denbora luzearen arteko lotura aztertua izan den, beste minbizia mota batzuetan oraindik ere ikerketa falta dago. Denbora hau murrizteko esku-hartzeei dagokienez ere, ikerketa gutxi egin dira hauen eraginkortasuna aztertzeko; beraz, ikerketa gehiago behar dira hemen ere. Ondorioak: hainbat minbizia motatan ikerketa gehienek erakutsi dute eserita pasatako denbora luzeak minbizia garatzeko arrisku handiagoa eragin dezakeela (bularreko, kolon-ondesteko eta obulutegiko minbizietan). Beste hainbatetan, aldiz, oraindik ere lotura hau aztertzen duten artikulu gutxi topatu dira (prostatako, biriketako, endometrioko, pankreako, urdaileko eta maskuriko minbizietan, eta neoplasia eta leuzemia mieloideetan). Horrez gain, gomendagarria litzateke etorkizuneko ikerketa-lerroak eserita emandako denbora murrizteko interbentzio eta erizainen rola aztertzera bideratzea. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | minbizia | es_ES |
dc.subject | arriskua | es_ES |
dc.subject | murrizketa | es_ES |
dc.subject | esku-hartzeak | es_ES |
dc.subject | erizaina | es_ES |
dc.title | Eserita emandako denborak minbizia garatzeko arriskuan duen eragina: berrikuspen bibliografikoa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2024-05-01T17:24:16Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2024, Elorri Armendariz Tolosa | |
dc.contributor.degree | Erizaintzako Gradua | es_ES |
dc.identifier.gaurregister | 139027-1005615-08 | |
dc.identifier.gaurassign | 162321-1005615 |