Mostrar el registro sencillo del ítem
Gainpisua eta obesitatea duten umeen bizitza kalitatea eta osasun ongizatea bermatzeko erizaintza zainketak
dc.contributor.advisor | Pereda Goikoetxea, Beatriz | |
dc.contributor.author | Esnal Alzugaray, June | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2024-10-07T13:39:47Z | |
dc.date.available | 2024-10-07T13:39:47Z | |
dc.date.issued | 2024-10-07 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/69719 | |
dc.description.abstract | Sarrera: Mundu mailan, Gainpisua eta Obesitatea duten umeen prebalentzia % 23koa da. Hortaz, erizain bezala gaixotasun hauen tratamendu egokia lehenetsi behar da. Zainketak modu integral batean eman, indibiduoa eta bere inguruari osasun-gaixotasun prozesuan jarraipen bat eginez eta umeen bizitza kalitatea eta osasun ongizatea bermatuz. Helburuak: Helburu orokor bezala, GP eta OB duten umeen osasun ongizatea eta bizitza kalitatea bermatzeko zainketak aztertzea. Helburu espezifiko bezala OB eta GPak umeetan duen eragin biolpsikosozial kulturala ezagutzea eta hezkuntzak duen garrantziaz jabetzea. Metodologia: PIO egituran oinarrituz, MeSH, DeCS eta hitz gakoak erabiliz bilaketa desberdinak egin dira Pubmed, Dialnet, Cuiden, Cochrane eta Biblioteca Virtual de la Salud datu baseetan. Gainera, aldizkariak, web orriak eta zeharkako bilaketen bitartez artikuluak lortu dira. Guztira, 26 izan dira erabilitakoak, kanporatze eta barneratze irizpideetan oinarrituz, CASPE txantiloien bidez aukeratuak. Emaitzak: Gainpisu eta Obesitateak umeetan duen eragin biopsikosozial eta kulturala etengabeko elkarreraginean daude. Eragin hauei aurre egin eta umeen osasun ongizate eta bizitza kalitatea bermatzeko, ondorengo erizaintza esku-hartzeak burutu daitezke: dietak, kirola, interbentzio psikosozialak, ebakuntzak eta farmakoak. Horretarako, erizainek hezkuntza oinarri hartzen dute, eraginak kontuan hartuz zainketa egokiak aukeratzeko. Eztabaida: Diru sarrerek baldintzatzen duten osasun arazoak dira, familiaren egoera guztiz barne hartzen duena. Sozialki, edertasun estandarren inguruko lanketa bat egin behar da. Guzti hau jorratzeko erizaintza komunitarioaren lanaz gain, eskola erizainen baliabidea espezializatua eta gertukoa da. Ondorioak: Osasun ongizatea eta bizitza kalitatea bermatzeko, elkarreraginean dauden faktore biopsikosozial eta kulturalak modu holistikoan ulertu behar dira. Hauek identifikatzeko, umearen osasun fisiko zein psikologikoaren egoera, sarrera ekonomikoak, familia egoera, bizitokia etab. hartu behar dira kontuan, eta hauen arabera jardun. Interbentzio mota desberdinak ezagutuz, umeari beharrak hobekien asetzen dizkionak ezarri behar zaizkio. Hitz-gakoak: “Haurtzaroko obesitatea”, “Haurtzaroko gainpisua”, “Erizaintza zainketak”, “Haurtzaro osasuntsua”, “Bizi-kalitatea”, “Haurren ongizatea”. Lanaren hizkuntza: Euskara. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | haurtzaroko obesitatea | es_ES |
dc.subject | haurtzaroko gainpisua | es_ES |
dc.subject | erizaintza zainketak | es_ES |
dc.subject | haurtzaro osasuntsua | es_ES |
dc.subject | bizi-kalitatea | es_ES |
dc.subject | haurren ongizatea | es_ES |
dc.title | Gainpisua eta obesitatea duten umeen bizitza kalitatea eta osasun ongizatea bermatzeko erizaintza zainketak | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2024-05-01T17:29:00Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2024, June Esnal Alzugaray | |
dc.contributor.degree | Erizaintzako Gradua | es_ES |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | |
dc.identifier.gaurregister | 138811-1002967-08 | |
dc.identifier.gaurassign | 162393-1002967 |