Show simple item record

dc.contributor.advisorHijona Muruamendiaraz, Elizabeth
dc.contributor.authorEcheverria Ayerdi, Ane
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2024-10-07T13:46:45Z
dc.date.available2024-10-07T13:46:45Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69724
dc.description.abstractSarrera: Erizainek beren lantokian eta erizaintzako ikasleek praktika klinikoetan duten laneko arrisku nagusietako bat istripu biologikoa izateko arriskua da. Europako herrialdeetan, erizaintzako ikasleei dagokienez, istripu biologikoen prebalentzia % 10,29tik % 32ra bitartekoa da. Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroek (CDC) honela definitzen dute istripu biologikoa: “Osasun-langileak odolaren, odolez kutsatutako fluido biologikoen eta gorputzeko beste likido batzuen eraginpean egotea”. Istripu biologiko bat izatean, birus edota bakterio desberdinez kutsatzeko arriskua dago. Helburua: Lan honen helburu orokorra erizaintzako ikasleen ezagutza-mailak eta jarrerak praktika klinikoetan zehar istripu biologikoak izateko arriskuarekin duten harremana aztertzea da. Metodologia: Helburuen garapenerako berrikuspen bibliografikoa egin zen. Horretarako, Patient, Intervention, Outcomes (PIO) egitura jarraituta, osasun-zientzietako deskriptoreak, hitz gakoak eta eragile boolearrak erabiliz, datu-base ezberdinetan bilaketa bibliografikoa egin zen: PubMed, BVS (Biblioteca Virtual en Salud), Dialnet eta CUIDEN. Bilaketa mugatzeko, iragazkiak, eta barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatu ziren, guztira 22 artikulu eskuratuz lana garatzeko. Datu-base hauez gain, hainbat web-orri ere kontsultatu ziren. Emaitzak: Erizaintzako ikasleek praktika klinikoetan istripu biologikoak izateko arrisku-faktoreak ugariak dira. Prebentzioarekin lotutako gai garrantzitsu bat erizaintzako ikasleek arriskuaz duten pertzepzioa da. Istripu biologikoa izan ondoren hartutako jokabideari dagokionez, ikasle askok ez dute istripuaren berri ematen. Erizaintzako ikasleek ez dituzte prebentzio-neurriak beti behar bezala betetzen. Istripu biologiko gehienak prebentzio-neurri ezberdinen bidez prebenitu egin daitezke. Protokoloak ezinbestekoak dira ikasleek istripu biologikoak izanez gero, nola jokatu jakin dezaten. Eztabaida: Ikerketa batzuetan ondorioztatu da istripu biologikoen intzidentziak gora egiten duela karrerako maila handitu ahala. Beste ikerketa batzuren arabera, ordea, intzidentzia txikiagoa da ikastaroak aurrera egin ahala. Ondorioak: Istripu biologikoak igoz doaz azken urteetan, istripu horiek ikasleen eguneroko bizitzan eragina izan dezakete. Mota horretako istripuen oinarri nagusia ezagutza falta da; beraz, prebenitzeko modurik onena heziketa da. Azpimarratzekoa da horien notifikazioan hutsune handia nabari dela.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAcces
dc.subjecterizaintzako ikasleakes_ES
dc.subjectezagutzakes_ES
dc.subjectjarrerakes_ES
dc.subjectistripu biologikoakes_ES
dc.subjectbiosegurtasunaes_ES
dc.titleIstripu biologikoak erizaintzako ikasleetan praktika klinikoetan zehares_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-01T17:28:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, Ane Echeverria Ayerdi
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister138897-1006991-08
dc.identifier.gaurassign162356-1006991


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record