Show simple item record

dc.contributor.advisorBabarro Vélez, Izaro ORCID
dc.contributor.advisorPlazaola Etxeberria, Leire
dc.contributor.authorTolosa Castilla, Oihana
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2024-10-07T13:48:07Z
dc.date.available2024-10-07T13:48:07Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69725
dc.description.abstractSarrera: Azken hamarkadetan goiztiartasun-tasak gora egin du etengabe, eta dituen morbi-mortalitate arazoak ikusita, 2022an MOEk, biziraupen-emaitzak hobetzeko asmoz, (Munduko Osasun Erakundeak) jarraibide batzuk aurkeztu zituen, non haurra jaio eta berehala amaren larruazalarekin kontaktuan jarri behar diren. Kanguru Ama Metodoa (KAM), haurra erdi biluzik amaren edo aitaren bularreko larruazalarekin kontaktuan jartzean datza. 70eko hamarkadaren amaieran, Bogotako haur goiztiarren heriotza-tasa altuari erantzuteko sortu zen metodo hau. Helburuak: Kanguru ama metodoak jaioberri goiztiarren garapenean duen eragina aztertzea. Metodologia: PIO (patient, intervention, outcome) egituraz baliatuz, gaiaren inguruko errebisio bibliografikoa egin da. Horretarako, PubMed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), Dialnet eta Cuiden datu-baseak erabili dira, eta zenbait web-orrialde ere kontsultatu dira. Horrela, lanerako erabilgarriak izan diren 23 artikulu zientifiko lortu dira, eta ondoren, Haynes-en Piramidearekin ebidentzia maila ziurtatu da. Emaitzak: oso garrantzitsua da amaren eta haurraren kontaktu fisikoa, jaio eta berehala. Azal-azaleko kontaktuak jaioberrien garapen fisikoan onurak ditu; termoerregulazioan, nutrizioan, infekzioen prebentzioan, eta garuneko oxigenazioan, esaterako. Gainera, eragin babesleak ditu bizitzako lehen orduetako ospitaleratze-arriskuan, eta neuropsikologiari dagokionez, ikusi da haurraren eta amaren arteko kontaktuak garapen neurologikoaren erregulazio hobea eragiten duela eta haurrak estres egoeraren aurrean duen erantzuna arintzen duela. Eztabaida: haurra egonkortu ostean, KAM aplikatzearekin haur goiztiarren bizi-konstanteen hobekuntza ematen da, bihotz-erritmoa normaltzen lagunduz zein oxigenoaren kontsumoa gutxituz. Bestalde, jaioberrien larruazaleko sentsazioak, fisiologiari eta portaeraren erregulazioari eragiten die. Berrikuspen hau landu bitartean, zenbait muga eta indargune sumatu dira eta baita etorkizunerako ikerketa-arloak ere. Ondorioak: KAMk haur goiztiarren garapenean eragina duela ikusi den arren; batetik, genero-ikuspegi aldetik aitaren rolak izan dezakeen garrantzia ez da frogatu, eta bestetik, munduko herrialde ezberdinetan metodo hura praktikan jartzeak eragin ditzazkeen abantaila zein konplikazioak ere ez dira aipatu. Hortaz, gaiaren inguruan ikertzen jarraitu behar dela ondorioztatu da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAcces
dc.subjectkanguru ama metodoaes_ES
dc.subjecthaur goiztiarra
dc.subjectgarapena
dc.titleKanguru Ama Metodoak jaioberri goiztiarraren garapenean duen eraginaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-01T17:39:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, Tolosa Castilla, Oihana
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister138894-1007869-08
dc.identifier.gaurassign162413-1007869


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record