Prader-Willi Sindromea: oinarri genetikoa, diagnostikoa eta terapia genikoa
View/ Open
Date
2024-10-17Author
Elortegi Mendizábal, María
Metadata
Show full item recordAbstract
Prader WIilli Sindromea aitarengandik jasotako 15. kromosomako q11-13 eskualdeko geneen adierazpenean arazoak daudenean garatzen den gaixotasun arraroa da. Gaixotasunaren oinarrian 3 akats genetiko daude: delezioa, disomia amatiarra eta inpronta guneko akatsak, lehenengoa PWS kasu gehienen eragile izanik. Horrek gene ezberdinen adierazpen galera dakar, eta horrekin batera adinaren arabera aldakorra den gaixotasunaren sintomatologia bereizgarria: hipotonia, hiperfagia eta obesitatea. 15q11-13 eskualdeko gene batzuk proteinak kodetzen dituzte (MKRN3, MAGEL2, NDN, NPAP1, SNURF-SNRPN), eta beste batzuk RNA molekulak (snoRNAs: SNORD107, SNORD64, SNORD108, SNORD109A, SNORD116, IPW, SNORD115, SNORD109B). Geneen eta sintomatologiaren arteko erlazioa soilik kasu batzuetan ezagutu ahal izan da. Gaixotasunaren diagnostiko klinikorako irizpideak zehaztuta dauden arren, ezinbestekoa da diagnostiko molekularraren bidezko konfirmazioa ondorengo teknikak erabiliz: metilazio patroiaren analisia, FISH, mikroarrai kromosomikoak eta mikrosateliteen analisia. Egun, sintomak soilik farmakologikoki tratatu daitezke, baina gaitza errotik sendatzea helburu duten zenbait terapia geniko garapen bidean daude. Horien artean terapia epigenetikoak nabarmentzen dira, PWSko inpronta guneko aldaera epigenetikoak modulatuz (DNAren metilazioa, histonen metilazioa eta histonen azetilazioa), eta DNA sekuentzian aldaketarik eragin gabe, geneen adierazpena erregulatzen dutenak. Besteak beste, DNA metiltransferasen inhibitzaileak eta CRISPR/Cas9 sistema. Adenobirusen bidezko terapia genikoen bideragarritasuna ere frogatzen ari dira. Nahiz eta PWSren oinarri genetikoaren inguruan nahikoa informazio izan, oraindik asko dago ikertzeko. Eta hori ezinbesteko urratsa da gaitza errotik sendatzea helburu duten terapia geniko seguru eta eraginkorrak garatu ahal izateko.