Disolbatzaile hidrofobiko eutektiko sakonen (HDES) erabilera plastifikatzaile biooinarritu gisa polimero metakrilikoetan
Date
2025-02-04Author
Aramberri Urbieta, Janire
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadetako polimeroen garapenarekin, ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako kezka berriak sortu dira. Horien artean daude polimeroen jatorri berriztaezina eta hauek sintetizatzeko jarraitu ohi diren prozesu kutsakorrak. Proiektu honetan bi arazo horiei aurre eginez, bio eduki altuko material berriak garatzea izan da helburu nagusia. Hauek oinarri polimerikoko 10 film izan dira, plastifikatzaile gisa disolbatzaile hidrofobiko eutektiko sakonak (HDES) erabilita. Horiek partzialki bioeratorriak diren isobornil metakrilato (IBOMA) eta isobornil metakrilato/2-oktil metakrilato (IBOMA/2-OMA) polimeroekin prestatu dira, guztiz biooinarrituak diren 5 HDESen laguntzaz. Horretarako, 2-OMA monomeroa, HDESak eta polimeroak sintetizatu eta karakterizatu behar izan dira, eta polimeroak miniemultsio polimerizazio bidez lortu direnez, prozesu jasangarriagoak erabiltzeko helburua ere bete da. Behin material berri hauek sintetizatuta, karakterizazio sakon bat egin zaie, egitura kimikoa, propietate termiko eta mekanikoak eta urarekiko portaera aztertuz, besteak beste. Amaitzeko, material hauek konposatu organiko toxikoen laguntzarik gabe lor ote daitezkeen ikertzeko, polimerizazio-prozesuan gehitu dira HDESak, eta latex horiek filma osatzeko duten gaitasuna aztertu da.