Animalia bizien itsas garraioa: Europako batzordearen araudi proposamenaren eta EFSA-ren gomendioen arteko konparaketa
View/ Open
Date
2025-02-12Author
Loyo Vega, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Animalien ongizatea itsas garraioan gero eta kezka handiagoa da legegile, zientzialari eta animalien eskubideen defendatzaileentzat. Globalizazioak eta nazioarteko merkataritzaren hazkundeak animalia bizien mugimendua areagotu dute mugetan zehar, eta horrek haien ongizatean eragina izan dezake. Testuinguru horretan, Europako Batzordeak araudi berri bat proposatu du bizirik dauden animalien garraio-baldintzak hobetzeko.
Lan honen bidez, animalien itsas garraioari buruzko Europako araudi proposamen berria eta Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) iritzi zientifikoa alderatu nahi dira. EFSAk, animalien arriskuak eta ongizatea ebaluatzeko erreferentziazko erakunde zientifiko gisa, eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarritutako gomendio batzuk eman ditu. Gomendio horiek funtsezko alderdi batzuk hartzen dituzte barnean, hala nola maneiua, bidaia-baldintzak, karga-dentsitatea eta garraioaren iraupena.
Azterketa zehatza egingo da, Europako lege berria EFSAren gomendio zientifikoekin bat datorren ebaluatzeko.