Mugikortasun elektrikorako BMS plataformaren garapena
View/ Open
Date
2025-02-13Author
Gelbentzu Arriaga, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Trantsizio energetikoak mugikortasun elektrikoaren erabilera sustatu du, bereziki azken urteotan. Ibilgailu elektrikoen eskaera gero eta handiagoa da, eta autofabrikatzaileek inbertsioak egin dituzte eskaera horri aurre egiteko, bai ikerkuntzan bai fabrikazioan. Ikerkuntza arloan,energia-biltegiratze sistemak garapen gehien behar duten teknologiak, horiek direlako ibilgailuen autonomian eta fidagarritasunean eragin handiena dutenak.
Ibilgailu elektrikoetan energia-biltegiratze sistemak Li-ioi baterietan oinarritzen dira, horiek dituzten ezaugarriak direla eta. Bateria-teknologia hau baldintza zehatzetan erabili behar da. Horregatik kudeaketa- edo kontrol-sistema bat behar dute. Sistema horiei Battery Management System deritze, Bateria Kudeaketa Sistema, eta bateriaren monitorizazioaz eta kontrolaz arduratzen dira.
Monitorizazioaz gain beste hainbat funtzio izango ditu BMSak: zelulen orekatze pasiboa, beste azpi-sistemetara konektatzeko erabiltzen diren kontaktoreen kontrola, eta sistemaren etena eta ebaluazioa. Ezinbestekoa da BMSa bateriaren segurtasun maila bermatu ahal izateko.
Gradu Amaierako Lan honetan Battery Management System baten kontrolsoftwarea garatu da. Lan hau Euskal Herriko Unibertsitatearen, EuskoIker fundazioaren eta Tecnalia Research and Innovation fundazioaren arteko kolaborazioa den Tecnalia Gelan garatu da, unibertsitateko irakasle baten eta enpresako ikerlari baten laguntzarekin. Softwarea garatzeko Matlab/Simulink programa erabili da, eta Model Based Design edo Modeloetan Oinarritutako Diseinua erabili da, ere.
BMSa garatzeko bateria baten zirkuitu baliokidea sortu da, eta horren gainean garatu eta probatu da sistema osoaren funtzionaltasuna. Bateriaren zirkuitu baliokidea eratzeko Matlabeko Simscape Battery liburutegia erabili da, eta BMSa Simulinkeko liburutegien bidez garatu da. Kontrol sistemaren zati nagusia egoeramakinetan oinarrituta dago. Garapenaren amaieran, simulazio bidez sistemaren eginkizun guztiak frogatu eta egiaztatu dira.