NFV eta Cloud arkitekturen hedapena eta kudeaketa egiteko automatizazio sistema baten diseinua eta inplementazioa
View/ Open
Date
2025-02-14Author
Etxebarria Aizbitarte, Ibon
Metadata
Show full item recordAbstract
Telekomunikazio industrian, hardwarearen birtualizazioa gero eta garrantzitsuagoa da, eta denborarekin teknika honen erabilpena ezinbesteko bihurtu da. Teknikak hainbat abantaila ditu, hala nola sarearen malgutasuna eta kostuaren murrizketa.
Birtualizazioa burutzeko hainbat bide jarraitu daitezke, eta kasu honetan, NFV (Network Function Virtualization) arkitekturan oinarrituko gara lana burutzeko. Lan honetan, NFV arkitektura barruan zerbitzu birtualizatuen automatizazioa garatuko da. Batez ere, Openstack kode irekiko softwarearekin lan egingo da. Software konplexu eta erabilgarri hau erabiltzen ikasiko da eta, ondoren, honen automatizazioa inplementatu beharko da.
Horrez gain, web aplikazio bat garatu da, horrelako arkitekturek ematen dituzten zerbitzuak interfaze egoki batekin erabiltzeko aukera ematen duena. Aplikazio honi esker, erabiltzaileek, agindu zehatzak jakin gabe eta adituak izan gabe, zerbitzuak erraz erabili ahal izango dituzte.