Desinformazioa, eta informaziorako eskubide eta askatasuna: bien arteko harremana arautzearen beldur?
View/ Open
Date
2024-06-10Author
Ponce López, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Gradu Amaierako Lan honetan, informaziorako eskubidea egungo gizartearen funtsezko zutabe gisa jorratzen du, nazioartean, Europar Batasunean eta Espainiako Estatuan duen garrantzia azpimarratuz. Eskubide hori funtsezko osagaia da demokraziaren funtzionamendurako eta parte-hartze politikorako, bai eta iritzi publiko informatua eratzeko ere. Hala ere, aro digitalean, gero eta arazo handiagoari egin behar diogu aurre: desinformazioa. Plataforma teknologikoen eta sare sozialen ugaritzeak albiste faltsuak eta eduki manipulatuak azkar eta edonora zabaltzea erraztu du, informazioaren osotasuna ahulduz eta gizartearentzat mehatxu zuzena sortuz. Desinformazioa manipulazio-mekanismo bat da, errealitatearen pertzepzioa desitxuratzen duena eta, azken batean, pentsamendu-askatasuna eta erabaki informatuak hartzea konprometitzen dituena. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da aro digitalean desinformazioak planteatzen dituen erronkei zorroztasunez eta erantzukizunez heltzea, informaziorako eskubidea gizarte demokratikoen funtsezko zutabe gisa babestuz.