Enpresa komertzialaren simulazioa
Ibarloza A. (2012). Enpresa komertzialaren simulazioa. IKD baliabideak 3. http://hdl.handle.net/10810/9070
Abstract
Enpresa baten urtebete bateko kontabilitatearen kudeaketan, ikasgaien %80ak parte hartzen du.
Enpresa simulatu bat martxan jartzeko kontabilitatearen teknika jakin beharrik ez dago. Beraiek, merkatuko oinarri arrazonagarri batzuen gainean, asmatutako salmenten bidezko diru sarrera eta diru irteeren kontuen jarraipena, beraien erara egin dezakete.
Jardueraren beraren ondorioz, denboran aurrera egin heinean eta informazioa handitu eta metatzen den neurrian, informazio hori tratatzeko edota beste enpresekin konparatzerakoan beharko da metodo kontablea eta kontuen normalizazioa. Horrela sortuko zaie teknika hau ikastearen beharra.