Ibex-35 eta IGBM-ren eraginkortasunaren analisia
Ver/
Fecha
2002Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (10) : 45-57 (2002)
Resumen
Artikulu honetan Markowitz-en eredua azaltzen da. Hasieratik Markowitz-en ereduak garrantzia handia izan du teorikoki, garapen eta eratorri ugari eraginez. Gainera, finantza aktiboen merkatuko oreka teoria desberdinen oinarria ere izan dela esan daiteke. Dena den, karteren kudeatzaile eta analisigileen artean praktikan duen erabileran ez da teorian izan duen adina arrakastatsua izan. Egindako ikerketa enpirikoan Markowitz-en ereduak merkatuko erreferentzia karterak (IBEX-35 eta IGBM) gainditzeko gai diren karterak ematen ditu alde batetik. Eta bestetik, IBEX-35 eta IGBM ez dira kartera eraginkorrak eta ez dute merkatuko kartera teorikoaren portaera islatzen.