Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa
Fernandez P. & Bosque G. (2014). Makina saltzaile baten diseinu elektronikoa. IKD baliabideak 8. http://hdl.handle.net/10810/13924
Laburpena
Ikasleek, bi eszenatokietan aurkezten den proiektu bat (talde formalei ausazko esleipena) gauzatu egin behar dute. Eszenatokiak, elektronika sekuentzialeko (konputazioaren oinarria) behar dituen ezagutzen bilaketan gidatzen dio taldeari, plataforma digital baten prototipo elektroniko bat egiteko.
Bi eszenatoki ezberdinak planteatzen dira, biak bi produktu makina saltzailekin erlazionatuta. Laburrean hauxek dira:
• 1. eszenatoki: EHU/UPV produktuen makina saltzailea.
Makina hau EHU/UPV eraikinetan dago eta bi produktu saltzen du: “ehu.upv intsigniak” (0,15 €) eta “ponpondun artilezko txanoak” (0,25€), salmenta egiteko zehaztutako prezioa sartu egin behar da, horretarako bakarrik 0,05, 0,10 eta 0,20€ txanponak onartuz. 30’’ denbora bitartean prezioa iritsi ez bada izan, makinak dirua itzuliko du.
• 2. eszenatoki:Udako produktuen makina saltzailea.
Makina hau hondartzetan dago, kabina baten barruan eta bi produktu saltzen du: “almendra izokina” (0,15€) eta “haizegailua” minutu baterako martxan jartzea (0,25€). Udako eskaintza berezian, 0,30€ sartuta, almendra izokina saltzen da eta une berean, minutu baterako haizegailua martxan jartzen da.