As2Te3-ren isolatzaile topologikorako presiopeko trantsizioaren ab-initio azterketa
Fecha
2015-04-01Autor
Sagasta Urrutia, Edurne
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Materia kondentsatuko sikan erronka nagusietako bat naturako materialen izaera eza-
gutu eta ezaugarritzea da. Orain dela urte batzuk arte ezagutzen genituen material
guztiak, eroale, erdieroale edo isolatzaileak ziren, materialeko balentzia elektroien izae-
raren arabera. Azken urteotan sikako arlo honetan burututako lanek eman dute bere
fruitua, materiaren egoera berri bat aurkitu baita naturan [1]: isolatzaile topologikoa.
Isolatzaile topologikoak material isolatzaileak dira baina ertza eroalea dute. Egoera
eroale hauek dira material berri honen berezkotasuna. Egoerok sistemaren topologia
dela eta existitzen dira eta sistemaren simetriaren bidez babestuta daudenez, deusez-
taezinak dira. Hall isolatzaile kuantikoa izan zen isolatzaile topologikoen gaia teorikoki
garatzen hasteko inspirazio iturria eta esperimentalki beranduago aurkitu ziren [2]. Lan
ugari egiten ari da materiaren egoera berri honen teoria osatu eta era honetako material
berriak aurkitzeko. Gaur egun isolatzaile topologiko ezagunenetarikoak kalogenuro fami-
liakoak dira. Talde honetakoa da 2008.urtean estrainekoz aurkitu zen hiru dimentsiotako
isolatzaile topologikoa: Bi1xSbx [3]. Beranduago talde honetako Bi2Te3, Bi2Se3 eta
Sb2Te3 isolatzaile topologiko direla ere frogatu da [4]. Aipaturiko konposatu guzti hauek
R3m talde espazialari dagokion egitura aurkezten dute baldintza normaletan. Sb2Se3
konposatuak bestalde, R3m egitura presiopean erakusten du eta presiopean soilik, iso-
latzaile topologikoa dela frogatu da [5].
Lan honetan gure alea gehitzeko, isolatzaile topologikoa izan daitekeen hautagai bat pro-
posatu dugu: As2Te3. Konposatu honek bi egitura hartzen ditu eta hoietako bat R3m
egitura da, printzipioz presiopean dagoenean erakusten duena [6]. Gure helburua beraz,
As2Te3 presiopean isolatzaile topologikoa izan daitekeen aztertzea izan da. Horretarako,
material honen egitura elektronikoa ezaugarritu eta aztertu da presiopean teorikoki.
Gradu amaierako lan hau lau atal nagusitan banatzen da. Aurreneko bi ataletan, lan hau
garatzeko beharrezkoak izan diren kontzeptu teorikoak jaso dira. Isolatzaile topologikoak
landu dira lehendabizi, gaiaren oinarrizko ikuspuntu bat planteatu delarik eta bigarren
atalean, burutu diren ab-initio kalkulu teorikoen oinarria azaldu da. Hirugarren atalean,
lorturiko kalkulo teorikoen emaitzak aurkeztu, aztertu eta interpretatu dira. Laugarren
eta azken atalean, lan honetatik ateratako ondorioak bildu eta aurrerago eman ahal
izango diren hurrengo pausuak proposatu dira.