Familiaren babesgabetasunetik instituzionalizazioaren babesgabetasunera: Egoitza Harreren azterketa haurren eskubideetatik abiatuta
Fecha
2015-04-01Autor
Legarreta Etxebarria Aurrekoetxea, Araida
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Sekula ez dira gaur egun bezain ondo zainduak egon gure haurrak, eta interes handia dagoela haien tratu txarrak errotik erauzteko erakusten saiatzen gara. Halere, babesgabetasun egoeran dauden haurrak asko dira oraindik tamalez. Babes sistemak, horri erantzuteko ardura izanik, arreta instituzionalaren aukera eskaintzen du besteak beste. Egoitza harreretan bizitzeak eta familiatik bananduta egoteak, haurrentzat kaltegarria dela agerian utzi nahi izan dugu. Babesa ematearen asmoa bada ere, eskubideen urraketa gertatzen da, haurrak objektu pasibotzat joz. Beraz, lan honetan proposatutako irtenbide nagusiak honakoak dira: gai honi buruz ikerketa gehiagoren beharrizana, familian mantentzeko esku-hartzeak indartu, eta ondoren zentroetan barneratutako arreta instituzionala murrizteko proposamenak abian jartzea.
Hitz-gakoak: babesgabetasuna, eskubideak, familia, haurtzaroa, instituzionalizazioa