Erdi Aroko euskararen corpusa osatzeko ekarpena
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 45(2) : 153-233 (2011)
Laburpena
[EUS] Lan honek Erdi Aroko euskararen ezagutzan sakontzeko ekarpena izan nahi du.
Horretarako, garai hartako agirietan eta bestelakoetan agertzen diren hainbat lekukotasun bildu ditugu, bereziki leku eta pertsona izenak. Hauetarik batzuk lehendik
ezagunak ziren Lacarrak (1957), Arzamendik (1985), Libanok (1995-1999) edo beste ikerlariek egindako lanei esker; guk honakoan guztiak biltzen saiatu gara, argitaragabe batzuk ere ekarri ditugu eta alfabetikoki hurrenkeratu ditugu eta intereseko datuak (urtea, herria, herrialdea, iturria eta bibliografia) eman ditugu. Bestalde, Erdi Aroko hilarrietan lekukotzen diren hilartitzetako euskarazko elementuak ere jaso eta aztertu ditugu. [EN] This is an attempt to extend our knowledge about Medieval Basque. We will collect some Basque attestations that appeared in different medieval documents, basically place and personal names. Some of them were published by Lacarra (1957), Arzamendi(1985), Libano (1995-1999) and other specialists; now we will attempt to
gather and arrange them in alphabetical order with potentially interesting information about their year, location, source and bibliography. Meanwhile, we will also collect and analyze Basque elements that appeared in the inscriptions of medieval tombstones.