XVIII. mendeko aditz taula batzuk: Joanes Erauskinen eskuizkribua
Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje : 277-289 (2015)
Abstract
[EUS] Artikulu honetan gaur arte argitaratu gabe egon den eskuizkribu bat ezagutzera eman nahi dut, ene ustez Joanes Erauskin apaiz gipuzkoarrak (1681-1752) idatzia, dirudienez XVIII. mendearen erdialdean. Eskuizkribuak euskarazko eta gaztelaniazko hainbat aditz taula ditu, Juan Luis de la Cerdaren "De institutione grammatica" latin-gaztelania lanaren eredu gramatikografikoari jarraiki. Hurrengo orrialdeetan, eskuizkribuaz dakiguna eta testuaren edizioa aurkeztuko ditut, hala nola haren hizkuntz ezaugarri interesgarrienak gaingiroki aipatuko.