Hidrokarburo polizikliko aromatikoen analisia itsas-portuetako uretan determinatzeko errutinazko metodo analitikoaren garapena
View/ Open
Date
2016-04-28Author
Cabezas Cabezas, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken hamarkadetan, kutsatzaile organikoak ingurumenean eta izaki bizidunengan sortzen dituzten efektu negatiboak direla eta, hauen determinazioa egiteko interesa piztu da. Batez ere, hazkunde industrialak eta gizakiak eragiten dituzten aktibitate antropogenikoak sortutako hondakinak uraren egoera kaltetuta izateak eragiten
dute. Izaki bizidunen ongizatea bermatzen duen eta uraren kalitate egokia kontrolatzeko Europear mailan ezarri den lege garrantzitsuenetakoa Europako Ur Esparru Zuzentarauari (Water Framework Directive, WFD 2000/60/CE) dagokio.
Bertan, gaur egun kezka gehien sortzen duten konposatu organiko emergenteek uretan izan behar dituzten parametro kimikoak, biologikoak eta ekologikoak zerrendatuta agertzen dira eta konposatuek uretan izan behar dituzten
kontzentrazio maximoak agertzen dira, ingurumenaren babesa eta izaki bizidunen
osasuna bermatzeko.