Nanoantena plasmonikoak
Laburpena
[EU] Nanoantena plasmonikoak antena optikoak dira, hau da, irrati-uhin edo mikrouhin-antenen
moduan, espazioan hedatzen den erradiazio elektromagnetikoa energia lokalizatu bilakatzen
dute eta alderantziz. Hala ere, antena konbentzionalak ez bezala, antena optikoak espektro
ikusgaian eta infragorrian propietate erresonanteak dituzten egitura isolatuak dira,
eta ez dira zirkuitu elektronikoen bidez elikatzen. Erresonantzia plasmoiak baliatuz, antena
hauek eremu elektromagnetikoak konfinatzeko eta indartzeko ahalmen handia dute,
aplikazio desberdinetarako oso interesgarriak direlarik, hala nola nanoeskalako mikroskopia
eta espektroskopia optikoa, eguzki-energiaren transformazioa, zirkuitu optikoak,
sentsoreak...
Lan honetan antenarik sinpleena, nanopartikula esferiko metalikoa, aukeratu da antena
optikoen oinarrizko propietateak aztertzeko. Kasu honetan adierazpen analitikoak (Mie
teoria) erabil daitezke argiaren sakabanaketa deskribatzeko, baina antena asimetrikoagoen
kasuan metodo numerikoak erabili behar dira ezinbestean. Bukaeran MNPBEM metodoa
erabili da dimero-antena baten jokabidea simulatzeko.