Show simple item record

dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoaes
dc.contributor.authorLacalle Emborujo, Elenaes
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLAes
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2016-10-17T14:35:26Z
dc.date.available2016-10-17T14:35:26Z
dc.date.issued2016-10-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/19306
dc.description.abstractMarko kontzeptuala eta justifikazioa: Minbizia inpaktu handia duen osasun publikoko arazoa da. Gaur egun oraindik minbiziak konnotazio negatiboa dauka gizartean, beldurgarria den gai tabu bat bezala hartzen delako. Gaixotasun heterogeneo bat da eta minbizi guztiak infiltrazio mailaren arabera hiru mota desberdinetan sailkatu egiten dira. Hirugarrena, diseminatua deiturikoa, estadio gogorrenetarikoa da gaixoentzat, hauek duten pronostiko txarraren ondorioz. Horregatik, hirugarren mota hau, bizitzaren amaierako fasea ere deitzen da. Egoera zail honetan, gaixoen sostengu garrantzitsuena familia da. Horregatik, bizitzaren amaieran gaixoaren ongizatea eta bizitza kalitatea mantentzeko, familia ere kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Senitartekoek ere minbiziaren ondorioak sufritzen dituzte. Honen ondorioz, hauen zainketa eskaerak areagotzen dira. Hauei erantzuteko erizainen papera ezinbestekoa da. Izan ere, erizainek, interbentzioak eta zainketak aplikatuz, senitartekoei bizitzaren amaierari aurre egiten lagundu diezaiekete. Hala ere, hauek aurrera eraman ahal izateko eta eraginkorrak izan daitezen, senitartekoen beharrak eta bizipenak ezagutzea ezinbestekoa da. Modu honetan, bizitzaren amaieran senitartekoei kalitatezko zainketa integrala bermatzea lortu daiteke. Helburuak: Bizitzaren amaieran, minbizia duten gaixo helduen senitartekoek dituzten zainketa-beharrak aztertzea eta hauei erantzuteko eraginkorrak izan daitezkeen erizaintzako interbentzioak edo zainketak analizatzea. Metodologia: Berrikuspen bibliografiko honetan, 2000. urtetik 2015. urtera argitaratutako artikuluak barneratu dira, ingelesa, gaztelania, euskara eta portugesa hizkuntzei mugatuta. Hurrengo datu base nazional eta internazionalak aztertu dira: CUIDEN, EMBASE, CINAHL eta PUBMED. Era berean, web gune desberdinak kontsultatu dira eta esku-bilaketa burutu da aldizkari zientifiko desberdinetan. Errebisio kritikoaren ostean, lan honetarako hogeita zazpi artikulu aukeratu dira. Emaitzak eta eztabaida: Bizitzaren amaieran, zaintzaileek hainbat zailtasun izaten dituzte eta honen ondorioz, hauen eskaerak areagotu egiten dira. Sufritzen dituzten arazo hauek zaintzaileen bizimoduan eta familiaren egituran eragin handia izan ditzakete. Senitartekoek gaixotasun kronikoekin bat datozen sintomak pairatu ditzakete, lo egiteko arazoak izan eta gainera, ingurunekoekin dituzten harremanak erasanak ikusi daitezke. Gainera, gaixo onkologikoen senitartekoek asetu gabeko behar asko dituzte: informazio beharra, gaixotasunari aurre egiteko beharra, behar emozionala eta espirituala, behar ekonomikoak eta sozialak … Zaintzaileek gehien aipatzen dituzten beharrak informazioarena eta behar espirituala dira. Behar hauek asetu gabe izatearen ondorioz, senitartekoek sentimendu eta bizipen negatiboak pairatzen dituzte. Honi, senitartekoek sentitu dezaketen erantzukizuna gehitu behar zaio. Bizitzaren amaieran, erizaina familiaren akonpainamenduan oinarrizko sostengu bezala kontsideratzen da. Horregatik, erizainen zainketen barnean, senitartekoen bideratzea eta sostengua barneratzen hasi da. Erizainen interbentzioak eraginkorrak izan daitezen, lehenago Gradu amaierako lana – Elena Lacalle Emborujo 5 senitartekoen ezaugarriak, beharrak eta bizipenak ezagutu behar dituzte. Horretarako, erizain eta familiaren arteko komunikazioa eraginkorra izatea ezinbestekoa da. Behin hau izanda, erizainek senitartekoen ongizatea bermatzeko eta kalitatezko zainketa integral bat emateko eta ondorioz pairatu dezaketen sufrimendua murrizteko, interbentzio indibidualizatuak aurrera eraman behar dituzte. Horien artean, hauek dira garrantzitsuenetariko batzuk: informazioaren eskuragarritasuna ematea, pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta duintasuna, diziplina anitzeko atentzioa, minaren maneiua, akonpainamendua eta zainketa aringarriak. Honen bitartez, era berean, pazienteen bizitza kalitatea ere hobetu daiteke. Ondorioak eta inplikazioak: Gaixo onkologikoen bizitzaren azkeneko momentuan, familia oso garrantzitsua dela egiaztatu da. Momentu zail honetan senitartekoen beharrak eta bizipenak ezagutzeko erizainak ezinbestekoak direla ikusi da, zainketen bidez, senitartekoei arlo fisikoan eta psikikoan laguntzeko. Hala ere, oraindik ezjakintasun handia dago senitartekoen beharrei buruz eta hauek asetzeko erizainen interbentzio eraginkorrei buruz. Horregatik, nire aburuz, azterketa gehiago egin beharko litzateke bi aspektu hauek, baita bizitzaren amaieran diziplina anitzeko taldeen papera ere, ikertzeko eta ezagutzeko.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjectbizitzaren amaieranes
dc.subjectgaixo onkologiko helduen senitartekoen zainketa beharrakes
dc.subjecterizanen interbentzioakes
dc.subjectberrikusketa bibliografikoaes
dc.titleBizitzaren amaieran dauden gaixo onkologiko helduen senitartekoen zainketa-beharrei eta erizainen zeregin profesionalari buruzko berrikusketa bibliografikoaes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-05-16T09:11:03Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2016, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería (C. Adscrito)es
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua (I.Atxikia)es
dc.identifier.gaurregister67734-697469-08es
dc.identifier.gaurassign39457-697469es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record