Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko nerabeen artean
View/ Open
Date
2016-12-20Author
Altuna Ramírez, Jaime
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa lan honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak
euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Pasai Donibane eta Lezoko 13 eta 16 urte
bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa izan da, euren perspektiba erdigunean
jarriz. Antropologian ohikoak diren teknikak erabiliz haur eta nerabeen hizkuntza
sozializazioan ematen diren prozesuetara hurbilketa egin dut, nerabeen praktiken azterketa
eginez eta nerabeen hausnarketetatik abiatuz. Modu horretan ondorioztatu dut, batetik, Pasai
Donibane eta Lezoko nerabeen artean euskararen erabileran sexuen araberako ezberdintasuna
ematen dela, neskek euskara gehiago erabiltzeko joera dutela berretsiz. Bestetik, hizkuntza
erabiltzeko moduetan ezberdintasun argiak ematen direla jaso ahal izan dut. Azken finean,
hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honen
bidez, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke.