Bioeraikuntzaren oinarri fisikoak
Laburpena
Azken urteetan, energia-xahutze eta aldaketa klimatikoa direla medio, bioeraikuntzak gorakada nabarmena izan du. Eraiki edo birgaitzeko modu horrek, eraikina energetikoki ahalik eta eraginkorrena izatea bilatzen du, betiere inguruko baliabide naturalak zein material birziklatuak erabiliz. Beraz, oso garrantzitsua da, lehenik eta behin, eraikinak kanpoaldearekin trukatzen duen energia-termikoa ezagutzea. Horretarako, hainbat metodo existitzen dira; horien artean Radiant Time Series (RTS) deritzona. Bi dira, hortaz, lan honen helburu nagusiak. Alde batetik, RTS metodoa zein prozesu edo eredu fisikotan oinarritzen den aztertzea. Bestetik, metodo horri jarraituz , jadanik eraikitako etxebizitza konbentzional batean kalkuluak egitea, egungo egoeran eta birgaitze energetikoa egin eta gero. Horren bidez, metodoaren aplikagarritasuna egiaztatzeaz gain, etxebizitza batean estrategia bioklimatikoak ezarri aurretik eta ondoren trukatutako energian dauden aldaketak aztertuko ditugu.