Denboraren menpeko dentsitate-funtzionalaren bidezko energia exzitonikoen kalkulu zuzena
Ikusi/ Ireki
Data
2017-01-09Egilea
Fernández Iglesias, Aitor
Laburpena
Lan honen helburu nagusia exzitoien energiak kalkulatzea izango da, zehazki, prozesuan zehar agertzen den irismen handiko α/|r−r'|
gaia kristal osoan integratzeko dauden zailtasunak aztertuko dira eta hau nola tratatu azalduko da. Hasteko, beraz, exzitoien kontzeptua aurkeztuko da, hauen azalpen kualitatibo bat emanez. Ondoren, hauen energiak kalkulatzeko metodo bat
garatuko da eta, bidean, goian aipatutako integrala ebazteko beharraz ohartuko gara. Azkenik, integral horretan agertzen den singularitatea tratatzeko hurbilketa bat proposatzen da eta honen egokitasuna emaitzetan aztertuko da.