Aseguru-etxeen irudi eta posizionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan
Fecha
2016-12-30Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (23):96-111 (2016)
Resumen
[EUS] Gaur egun, gero eta lehiakortasun handiagoko sektore batean, aseguru-etxeentzat
funtsezkoa bihurtu da bezeroen uste eta hautemateei buruzko informazio zehatza izatea
eta irudiaren kudeaketa eraginkor bat gauzatzea. Azterlan honetan Euskal Autonomia
Erkidegoko aseguruen sektorean jarri dugu arreta. Zehazki, aseguru-etxe ezberdinek
duten irudi eta posizionamendua aztertu dugu. Horrez gain, marka irudiarekin lotutako
fideltasun maila, aldaketa kostuak, erreputazioa edo zerbitzuaren kalitatea bezalako beste zenbait kontzeptu ere landu ditugu. Horretarako, auto asegurua kontrataturik duten pertsonek aseguru-etxeen inguruan dituzten pertzepzioak jaso eta analizatu ditugu. Informazioa biltzeko metodo bezala inkesta pertsonala erabili dugu eta datuen analisirako teknika estatistikoen artean Bariantzaren Analisia eta Osagai Nagusien Analisia aukeratu ditugu. Ikerketa honetan lortutako emaitzek aseguruen sektoreko marketin arduradunentzat informazio baliagarria eskaintzen dutela deritzogu. [EN] Nowadays, in an increasingly competitive industry, it is essential for insurance companies to have accurate information on the perceptions and thoughts of their customers. In this study we focused on the insurance sector of the Basque Country and studied the image and positioning of the different insurance companies. In addition, we have also studied some other concepts related to the brand image such as loyalty, switching costs, reputation and service quality. To this end, we collected and analyzed the perceptions of people who have car insurance. In order to collect the information we conducted a survey and for data analysis One-Way Analysis of Variance and Principal Component Analysis were used. The results obtained in this study provide useful information for insurance sector marketing managers.